Mesopotamia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
115. lerroa:
 
== Artea ==
Mesopotamiako arteaz hitz egin ordez [[Sumertar artea|sumertar]] eta [[akadtar artea]]z, [[asiriar artea|asiriarraz]] eta [[babiloniar artea|babiloniarraz]] hitz egin behar da. Zibilizazio horietako artea, dena den, erlijio sinismen komunen eraginpean zegoen eta, aniztasun politikoa gorabehera, batasun kulturala eta estetikoa ekarri zuen horrek. Artea aginpindearen mende zegoen. Horrek bi ondorio nagusi izan zituen: banakako lanik edo lan pribaturik ez izatea eta egile guztiak anonimoak izatea. Lanak, bestalde, kanon formal eta ideologiko jakin batzuen mende zeuden eta, hori zela eta, uko egiten zitzaion norbanakoaren berezko adierazpenari. Hala ere, Mesopotamiako artistek talentu handia erakutsi zuten inguruneak jartzen zizkien eragozpenak -harri eta zur urritasuna, adibidez- gainditzen.
 
Mesopotamiako artea aginpindearen mende zegoen. Horrek bi ondorio nagusi izan zituen: banakako lanik edo lan pribaturik ez izatea eta egile guztiak anonimoak izatea. Lanak, bestalde, kanon formal eta ideologiko jakin batzuen mende zeuden eta, hori zela eta, uko egiten zitzaion norbanakoaren berezko adierazpenari. Hala ere, Mesopotamiako artistek talentu handia erakutsi zuten inguruneak jartzen zizkien eragozpenak -harri eta zur urritasuna, adibidez- gainditzen.
 
[[Uruk Aroa]]n lan sofistikatuak egin ziren, hala nola ''Warkako Edontzia'' eta [[zigilu zilindriko]]ak. [[Elam]]go ''Guennolgo Lehoi Emea'', [[kareharri]]zko eskultura bikaina da, [[K. a. 3000]]–[[K. a. 2800|2800]] aldean egindakoa. Aipagarriak dira [[Eshnunna]]ko irudiak ([[K. a. 2900]]–[[K. a. 2550|2550]]), gehienak [[alabastro]]zkoak, jainko-jainkosak eta apaizak irudikatzen dituztenak. Estatuaren tamainarekin alderatuz, oso begi handiak dituzte denek, eta jainko-jainkosek besteek baino begi nini handiagoak. Hala gorputzak nola aurpegiak eskematikoak dira, begiek beregana dezaten arreta osoa. Metalak lantzeko antzean [[brontze]]a beste material batzuekin konbinatzen zen, [[zur]], [[urre]]zko xafla eta [[lapislazuli]]arekin. Lanik aipagarrienetako bat Urko hilobietan aurkitutako ''Ahuntza kimu jaten'' da ([[K. a. 2600]] aldean); metro erdiko goratasuna du, eta euskarri gisa erabiliko zen segur aski: ahuntz bat da eta zutik dago, zuhaixka loratu batean bermaturik. Aipagarriak dira, baita ere, [[titakadura]] lanak, hau da, zurean txertatutako maskor eta harri puskez egindako mosaiko modukoak, hala nola ''Urko estandartea'' ([[K. a. 2500]] aldean, [[British Museum]], [[Londres]]), 20 x 48 zentimetroko egurrezko kutxa baten apaingarria, non gerrako eta bakealdiko eszenak eta gai mitologikoak irudikatzen baitira.
124 ⟶ 122 lerroa:
 
[[Lagash]] hiri estatuko jaun [[Gudea]]ren (K. a. 2144–2124 bitartean agintean) hogeita hamarretik gora estatua gorde dira, gehienak [[diorita]] harrian eginak, lantzeko oso zaila den gaia. Gudea [[longain]]ez jantzia irudikatua dago eskultura guztietan, besagaina eta ezkerreko besoa agerian dituela. [[Artile]] kizkurtuez egindako kapelu zilindriko bat darama buruan. Oinutsik ageri da beti, eskuak bularraldean elkartuak dituela, jainkozale baten gisa. Estatua gehienek idazkunak dituzte jainkoei eskainiak. Estatua horietatik ezagunena Gudea eseria da, osorik gorde den bakarra. Gorde diren buruen artean, berriz, Louvren dagoena da hoberena, Gudearen buru turbanteduna.
 
[[Asiria]]rrek sumertar artea berenganatu zuten, beren idiosinkrasiara egokitua. [[Behe-erliebe]] narratibo bikainak egin zituzten, xehetasun handiz zizelatuak harri edo [[alabastro]]an, esaterako [[Nimrud]] eta [[Ninive]]ko jauregietakoak; gehienetan ehiza edo gerra eszenak ageri dira. Ospe handikoa da ''Niniveko lehoia hilzorian'', Londresko [[British Museum]]en dagoena. Eskulturan [[lammasu]] erraldoiak nabarmentzen dira, giza burua, lehoi edo zezen gorputza eta arrano hegoak dituztenak.
 
Asiriarrek ez bezala [[babilonia]]rrek ez zuten harrian landutako erliebea erabili dekorazioan. [[Nabukodonosor II.a]]ren jauregia, [[Ishtarko atea]] eta Prozesioen bidea animalien erliebeez zeuden apaindurik, baina erliebeak forma jakina emandako adreilu beiraztatuez eginak eta [[puzzle]] baten gisa jarrita zeuden. Ishtarko ateak zezenak eta dragoiak zituen (zati bat Berlingo Vorderasiatisches Museumen berreraiki da).
 
== Arkitektura ==