Zidrondo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
Zuhaitz edo zuhaixka txikia da, hostoiraunkorra, 2,5 m inguruko altuerakoa, enbor bihurrikoa eta adakera trinko eta zurrunekoa. Hostoek peziolo laburrak dituzte, eta bakunak dira, txandakatuak, eliptikoak eta lantza-formakoak, 18 cm-ko luzerainokoak; gainaldea berde iluna da, eta limoi-usain bereizgarria dute. Loreak hermafroditak dira, usaintsuak, handiak, zuriak edo purpura-kolorekoak, eta luku txikiak eratzen dituzte. Loreek 4 edo 5 petalo dituzte, eta 30-60 lorezil.
 
Fruitua [[hesperidio]] bat da, luzanga edo globo-formakoa, 30 cm-ko diametrorainokoa. Azal lodia du, mamitsua, endokarpoari atxikia, kolorez horia edo berdexka, eta askotan zimurra. 10-15 karpelo ditu, tenteak, zuku gutxikoak; gozoak edo azidoak dira, barietatearen arabera. Haziak ugariak eta txikiak izaten dira, leunak.
 
== Erreferentziak ==