Zesio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +barne loturak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
77. lerroa:
 
 
'''Zesioa''' [[elementu kimiko]] bat da, '''Cs''' ikurra eta 55 [[atomo-zenbaki|zenbaki atomikoa]] dituena. [[Robert Bunsen]]ek eta [[Gustav Kirchhoff]]ek aurkitu zuten 1860. urtean. [[Metal alkalino]] urre-zilarkara biguna da. Bere [[urtze-puntu]]a 28 °C-etan dago eta, beraz, [[giro-tenperatura]]tik hurbil likido den metaletako bat da, [[rubidio]], [[frantzio]], [[merkurio]] eta [[galio]]arekin batera. Elementu honen erabilera nabarmenena [[ordulari atomiko]]etan da.
 
[[Fitxategi:Pollucite(CesiumMineral)USGOV.jpg|thumb|leftezkerrera|Poluzita, zesiodun mineral bat]]
== Ezaugarri nagusiak ==
Zesioaren igorpen-espektroak bi lerro distiratsu dauzka espektroaren urdin aldean, eta beste hainbat lerro gorrian, horian eta berdean. [[Elementu kimiko]] guztien artean bigarren elektropositiboena eta [[alkali]]noena da eta bigarren [[ionizazio-potentzial]]ik baxuena dauka frantzioaren ondoren. Metal alkalino ez-erradiaktiboen artean arraroena da. Frantzioa bakanagoa da, baina oso erradiaktiboa da.