Zelula mintz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 212.81.219.226 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Tegel wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
=== Mintzeko lipidoak ===
 
Mintz plasmatikoaren egonkortasunaz arduratzen dira. Bi geruza dituzten molekuletan agertzen dira. Gehienak fosfolipidoak dira baina badaude lipido neutroak (kolesterola) eta glukolipidoak ere. Fosfolipidoen buru polarra mintzaren kanpoalderantz eta buztan hidrofoboak barrurantz. Sortzen den geruza ez da estatikoa, beraz, lekualdatze desberdinak ditu:
* Alboranzko barreiadura: Molekula bakoitza albokoarekin trukatzea izango litzateke. Alboranzko barreiadura egoteko faktore batzuen baldintzak zerikusi handia du.
 
:1- lotura bikoitzen kopurua. Hauek, likatasuna baldintzatzen dute.
 
:2- kolesterolaren beharra, honek, mintzaren egonkortasuna ahalbidetzen du.
 
:3- tenperatura aldaketaren ondorioz jariakortasuna txikiagoa da.
 
* Geruza aldaketa edo flip-flop: goitik beherako mugimendua da hau, baina ez da oso mugimendu ohikoa.
25. lerroa:
=== Mintzeko proteinak ===
Proteinak bereziak dira zelula mota bakoitzean eta zelularen mintzaren funtzioak zehazten ditu: tunel moduan, bonba moduan edo entzima bezala. Mintzeko proteinak bi taldeetan banatu daitezke: barruko proteinak eta kanpoko proteinak.
* Barruko proteinak: Geruza lipido bikoitzean daude %70-a osatuz. Geruza bikoitzaren barrura sar daitezke, proteina hauek anfipatikoak dira.
* Kanpoko proteinak edo periferikoak: Geruza bikoitzaren kanpoaldean daude. Hauen mutur molekularrak eragina dauka fosfolipidoen alde polarrarekin. Mintzaren azalera zitoplasmatikoan egoten dira eta transmititzeko proteinetara lotuta daude.
=== Mintzeko gluzidoak ===
37. lerroa:
== Egitura ==
 
* Hasierako ereduek bi geruza zeudela, baina Daniellik eta Davsonek eredu berria proposatu zuten: mintz plasmatikoa fosfolipidoen geruza bikoitza osatzen zuen eta hau bi geruza monomolekulen artean zegoen,: ''sandwich'' eredua
 
* Robertsonek proposatu zuen mintz bateratuaren teoria.
 
* Singer eta Nicolsonek mosaiko jariakorraren eredua eredu honek mintza proteina globularrez osatutako mosaiko bat da.
45. lerroa:
== Seinaleak jaso ==
Zelulek euren artean komunikatuta egon behar dute funtzioen koordinazio egokirako.Komunikazioa, mezulari kimikoen bidez. Hauei erantzuten dieten zelulak diana izena dute. Mezulariek ez dituzte mintz zelularrak zeharkatzen, horregatik, mintzaren beste aldera pasatzeko transdukzioa egin behar da.
Mezu agonistak eta antagonistak:
* Mezulari natural gehienak agonistak dira. Hauek hartzailearekin elkartzean, eragin biologikoa sortuko duten erreakzio batzuk eragingo dituzte. Erantzuna berriz, agonistaren mailaren araberakoa izango da.
* Antagonistek, ezin dute erantzunik jaso eta agonisten eragina blokeatu egiten dute.
53. lerroa:
== Mintzaren bidezko garraioa ==
Zelulek substantzien trukea egin behar dute kanpoaldearekin, hori mintz plasmatikoaren bidez egiten da. Kanpotik beharrezko molekula guztiak hartu eta aldi berean, ez diete sartzen utzi behar komenigarriak ez direnei. Horretarako mintz plasmatikoa modu selektiboan jarduten da.
=== Trasmintzaren garraioa ===
Garraio modua pasiboa edo aktiboa izan daiteke:
 
* Garraio pasiboa: substantziak pilaketa handiko eremu batetik pilaketa txikiko eremura pasa, [[difusio]]aren bidez.
** Difusio sinplea :molekula polarra mintzetik igarotzen da bi alboetako pilaketa desberdinaren ondorioz. Difusio mota honek zelula mintzaren poroak aprobetxatzen ditu molekulak zelula barrura sartzeko.
** Difusio erraztua: Substantzia polarrak igarotzen ditu, abiadura handikoa da eta ioi positiboak zelula barrura sartzen dira, mintzaren karga negatiboarengatik. Difusio mota honek [[proteina]] garraiatzaileen laguntza behar du molekulak zelula barnera sartzeko.
* [[Garraio aktibo]]a: [[Presio osmotiko]] baten aurka egiten du, ondorioz, energia gastatu. Bonba proteina garraiatzailearen bidez eta azkeneko honek, [[ATP]]aren hidrolisiak askatzen duen energia behar du.
 
Ponpen jarduerak, desoreka elektrikoa eragiten du eta [[mintz potentzial]]a sortu. Bonbak bihotzaren erritmoan, muskuluen eszitazioan eta nerbioen eramateetan laguntzen du.
70. lerroa:
==== [[Endozitosi]]a ====
 
Prozesu honen bidez, tamaina handiko molekulak eta partikula solidoak zelulan sartzen dira. Mintzaren kanpoko azalera zurgatu eta gero, mintz horren zati batera inguratzen dira. Endozitaturiko mintz zatiak azalerara itzultzen dira.
 
Hiru endozito mota daude: Fagozitosia, pinozitosia eta hartzailearen bidezko endozitosia :
76. lerroa:
* [[Fagozitosi]]a: Molekula multzo handi bat elkartzean mintza zitoplasman sartzen da pseudopodoarekin. Honek substantzia inguratzen du eta gero besikula bat sortzen da Bakuolo fogazitikoa izena duena. Lisosometako entzimek fagozitaturiko materialak deskonposatzen dituzte.
* [[Pinozitosi]]a: Prozesu honetan likido estrazelularra hartzen da etengabe. Muturrean likido tanta bat harrapatzen du,hori, zitoplasmaren barruan askatu eta mikra batetik beherako diametroko besikula eran. Besikulak pinozito du izena.
* Hartzaile baten bidez neurturiko endozitosia: Prozesu azkarra eta espezifikoa da. Mintzaren hartzaileek estekatzaile substantzia hartzen dute. Hartzaileak estalitako zulo izeneko mintzean biltzen dira. Inbaginatu eta besikulak osatzen dituzte. Transferrina izeneko burdinak hestean eta gibelean ioi ferrikoak eratzen ditu.
 
==== [[Exozitosi]]a ====