Xiraz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
| probintzia = Fars
}}
'''Xiraz'''<ref name= Euskaltzaindia171.araua>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data = 2012-06-29|izenburua= 171. araua: Asiako toponimia|sartze-data = 2013-02-11}}</ref> ({{lang-fa|شیراز}}, ''Šīrāz'') [[Iran]] hego-mendebaldeko hiria da, [[Fars]] probintziako hiriburua. [[Teheran]]dik 919 kilometro hegoaldera dago. 2011n 1.460.665 biztanle zituen<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=https://www.citypopulation.de/Iran-MajorCities.html |izenburua= Iran: Major Cities| argitaletxea= citypopulation.de |sartze-data=2017-2-18}}</ref>.
 
Antzinateko [[Persepolis]] hiritik hurbil eraiki zuten. Persiako hiriburua izan zen 1750-1794 bitartean, Zand dinastiaren agintepeko aldian. Erdi Aroko lorategiak, mausoleoak, jauregiak, mezkitak eta gotorlekua gorde ditu. Persiako arte eta literatura gune nagusietako bat izan zen luzaroan. Ospe handia dute Xirazeko ardoek eta arrosek; hori dela eta, ''olerkien, ardoaren, arrosen eta ipurtargien hiria'' deitu izan zaio.
148. lerroa:
 
== Historia ==
Xirazen aipamen zaharrena [[K. a. 550]]. urtekoa da. [[Elamdar]]ren sasoiko izena ''Tiraziš'' zen, buztinezko oholtxoetan azaltzen denez.[[Sasaniar Inperioa]]ren garaian hiri handia zen, administrazio-gunea ziurrenik. Persian sartu ondorengo urteetan, 684. urtean, sortu zuten arabiarrek Xirazko hiri berria. [[IX. mende]]an affariarren printzerriko hiriburua izan zen eta X. eta XI. mendeetan buiarrek edertu eta gotortu zuten. Garai haietan, entzute handiko liburutegia zuen hiriak eta guztiz ospetsuak zituen brokatuak edo [[urre]]z nahiz [[zilar]]rez apainduriko zeta (gaia)|zeta ehunak.
 
[[XIII. mende]]an, [[Saadi]] poetaren garaian, Persiako poeten hiriburu bihurtu zen. Mende horretan bertan [[Mongolen Inperioa|mongoliarren]] esku geratu zen hiria eta [[meskita]] eta gotorleku berriak eraiki zituzten. [[1399]]an [[Tamerlan]] konkistatzaile turkoak hartu zuen hiria. [[1621]]. urtean, [[Ekialdeko Indietako Konpainia Britainiarra]]k egoitza ipini zuen Xirazen: ardoa merkaturatzen zuten, eta merkatari holandarrak zein frantsesak sarri ibiltzen ziren bertan.
 
[[1668]]an uholdeek urpean utzi zuten hiria eta 1724an afganiarrek bipildu zuten; horren ondorioz, gainbehera jasan zuen. 1750-1794 bitartean Zand dinastiaren hiriburua izan zen, baina [[Aghe Mohammad Khan Qajar]]en osteek suntsitu zuten 1791n. [[XIX. mende]]an, hainbat hondamendi jasan behar izan zituzten: administrazio txarra, epidemiak, izurriteak eta lurrikarak. XIX. mende amaieran, lasaitasuna itzuli zen hirira, eta handikiek eraikin ikusgarriak egin zituzten.