Saudi Arabia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 176.86.65.61 wikilariaren aldaketak ezabatuz, An13saBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
No edit summary
67. lerroa:
== Historia ==
[[Fitxategi:Ibn_Saud_1945.jpg|thumb|left|[[Abdulaziz ibn Saud|Abd al-Aziz ibn Saud]], Saudi Arabiako lehen erregea.]]
Saudi Arabiako egungo mugak 1932. urtekoak dira, [[Abdulaziz ibn Saud|Abd al-Aziz ibn Saud]] erregeak (1902-1953) ezarriak. [[Wahhabismo|Wahhabien]] sektako partaidea zen: [[Korana|Koran]] liburu santuaren irakurketa hertsi eta murritzena egiten duen dotrina horren arabera, ez da bidezkoa berrikuntza eta aldakuntzei ekitea. Halaz ere, gatazka zibilei amaiera emateaz gainera, nomadak leku jakinetan finkatzea bultzatu eta aginpide zentral indartsua ezarri zuen. Petrolioa aurkitu eta gero eskuratu zituen dirutza ikaragarri handiez baliatuta, erabateko kudeatze patriarkal eta autoritarioa bideratu zuen bere erreinaldian. hola
 
[[Saud Saudi Arabiakoa|Saud]] semea eta ondorengoak gobernu-, administrazio- eta banka-sistema modernoa antolatu eta, nazioarteko harremanetarako, zerbitzu diplomatikoa eratu zuen. Sistema judizialak ez zuen aldaketarik izan, ordea. 1964an, haren anaia [[Faisal Saudi Arabiakoa|Faisal]] izendatu zuten errege, Arabiako egoera larria izaki, Saudek eginiko diru-xahutze izugarriak medio. Autoritarioa eta anaia baino zuhurragoa izaki, [[esklabotza]] kendu zuen, baina ez zuen inolako konstituziorik aldarrikatu nahi izan. Kontserbadorea, bortizki zapaldu zituen haren kontrako aurkakotasun txikienak ere, eta aurre egin zion, adore biziz, sozialismo arabiarraren eraginari. [[Egipto]] eta [[Siria]] nahiz [[Irak]]eko [[Baath Alderdi Arabiar Sozialista|Baathen]] [[panarabismo]]ari Estatu Batuen aldera lerratutakoen [[panislamismo]]a kontrajarri zion. [[Gamal Abdel Nasser|Nasserren]] aurka agertu zen [[Yemen]]go gerra zibilean (1962-1970). Arabiako penintsulako balio kontserbatzaileen zaindari, Hego Yemengo erregimen ezkertiarra kontrolatu eta [[Dhofar]]-eko (Oman) gerrilla aurrerakoiari bidea eragotzi zion, ingelesen laguntzaz. Iloba batek hil zuen 1975ean.