Huffington Post: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
→‎Egitura: artikulu barnean ez da kanpo loturatik txertatzen
29. lerroa:
== Egitura ==
 
=== '''Enpresa egitura''' ===
Huffington Post-en enpresa argitaratzaileak [https://www.aol.com/ [AOL]] ( America Online) du izena, [https://www.verizon.com/about/ [Verizon CommunicationsekCommunications]]ek erosi zuena. Internet eta hedabideetan zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa da. Munduko internet hornitzaile nagusietakoa da, nazioarteko egoitzak dituena mundu osoan zehar banatuta. 30 milioi harpidedun baino gehiago izatera ere iritsi zen.
 
Hedabidean laguntzen duten kideek, haien artean zenbait pertsonaia ezagun, ez dute inongo diru-sarrerarik jasotzen. Politikoki liberala da.  
 
=== '''Talde mediatikoa edo aliantzak''' ===
Huffington Post ez da talde mediatiko bateko kide, baina hainbat aliantza editorial ditu (TMZ.com, People, Rolling Stone, Variety, Yahoo.com). '''[http://www.tmz.com/ [TMZ]'''] pertsona ospetsuen inguruko informazio edo berriak eskaintzen dituen web-orrialde estatubatuarra da. AOL eta Telepictures Productions-en (Warner Bross-en filiala) arteko aliantzatik sortu zen, eta hedabide honen ezaugarri nabarmenetako bat ordainketa politika da, ez baitute esklusiba edo elkarrizketengatik ordaintzen; ikerketa sakonera jotzen dute. 2007tik telebista propioa ere badute, ''TMZ on TV'' izenekoa. Hilero 4 milioi irakurle baino gehiago dituzte.
 
'''[http://people.com/[People (aldizkaria)|People]'''] astero ateratzen den aldizkari estatubatuarra da, pertsonaia ospetsuen eta interes orokorreko gaien inguruko informazioa lantzen duena, [[:es:Time_Inc.|Time Inc.]]-k (aldizkari inprimatu eta digitalen publikazioaz arduratzen den enpresa editoriala) argitaratua. Enpresa hau 130 titulu baino gehiagoren publikatzailea da, Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko editorialetan liderra bilakatuz.
 
'''[https://www.rollingstone.com/ [Rolling Stone]'''] musika eta kultura popularraren alorrean oinarritzen den aldizkari estatubatuarra da. Horrez gain, atzerrian ere hainbat edizio ditu hilero. Jann Wenner da zuzendarietako bat eta enpresa editorial propioa du: ''[https://www.bloomberg.com/profiles/companies/0443883D:US-werner-media-partners-llc Werner Media [LLC]'']. Aldiro aldizkariak kaleratzeaz gain, telebista eta irrati programak ere igortzen ditu.
 
'''[https://es.yahoo.com/ [Yahoo]'''] Estatu Batuetako [[Internet|Interneteko]] enpresa bat da, helbide elektroniko ospetsu bat eskaintzeagatik ezaguna. Beraien helburua “Interneteko ezinbesteko zerbitzu globala” bilakatzea da erabiltzaile eta negozioentzat. 2009an adierazi zenez, 10 urtera [https://www.microsoft.com/es-es [Microsoft Corporation]]-ek bere bilatzaile propioarekin, [https://www.bing.com/?setlang=es [Bing]], bateratuko du etorkizuneko proiektuetarako. 2016an Verizon enpresak erosi zuen, telekomunikazio eta banda zabaleko esparruan mugitzen dena.
 
=== '''Antolaketa''' ===
Huffington Post hiru kidek sortutako hedabidea da: Arianna Huffington, Kenneth Lerer eta Jonah Peretti. Arianna Huffington idazle eta zutabegile estatubatuarra da, hedabideko web-orrialdea sortzeagatik ezaguna. Kenneth Lerer negozio-gizon eta komunikabide exekutiboa da. Huffington Post-ez gain, beste hedabide batzuetako kudeaketa zuzendaria ere bada. Azkenik, Jonah Peretti interneteko enpresari estatubatuarra da, eta beste hedabide batzuetako (BuzzFeed) zuzendarietako bat izateaz gain, “Reblog” proiektuaren sustatzailea da. .
 
Gaur egun, zuzendari nagusia Jared Grusd da, 2015ean hartu zuena kargua. [https://www8.gsb.columbia.edu/ [Columbiako Negozio Eskola]]ko irakaslea da, teknologia eta media sektoreetako estrategia korporatiboan espezializatua. 2011ko martxoan AOL-ek Huffington Post erosi zuen 315 milioi dolarrengatik. Urte berean Kanada eta Erresuma Batura zabaldu zuen merkatua. 2015ean Verizon-en barruan sartu zen, honek AOL erostean.
 
Zuzendariaz gain, zuzendari ondokoak ere badaude hedabidearen gestioan sail desberdinetaz arduratzen direnak. Lydia Polgreen Huffington posteko editore nagusia eta kazetaria da, hainbat aldiz sarituz izan dena; Selley Venus ere hedabideko kazetaria da bideo eta multimedia sailaz arduratzen dena; Mark Silverstein negozioen garapen sailaren burua da, Christina Moniodis langileen arduraduna, Vincent Wu operazio burua eta Daniel Alvarez produktore burua.