Lidia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
17. lerroa:
Hasieran, Frigiaren mende egon zen eskualdea. [[Homero]]ren arabera, [[Atis]] jainkoaren seme ''Lidos'' izenetik dator Lidia izena. Asiriarrentzat eta egiptoarrentzat, Lud zuen izena eskualdeak. Frigiaren inperioa erori ondoren, K.a. VI. mendean, sortu zen Lidiar Inperioa. Gorenaldian, Lidiak ia Asia Txiki osoa bereganatu zuen, [[Lizia]] izan ezik. [[Karia]] eta [[Bitinia]] ere haren mende zeuden.
 
[[Kreso]] errege lidiarrak porrot egin zuen erresuma zabaltzeko gerretan, eta K.a. 546an [[Ziro Handia]]k bereganatu zuen Lidia, eta [[PersiaAkemenestar Inperioa|Persiaren]]ren mende gelditu zen. [[Alexandro Handia]]ren konkisten ondoren, seleukotarren erresumaren parte izan zen, eta [[Pergamo]]ren mende gelditu zen ondoren (K.a. 260). Geroago, [[Erromatar Inperioa]]ren mendera pasatu zen, K.a. 129an, eta Asia Txikiko erromatar probintziaren parte izan zen.
 
Erromatarren mende egon zen garaian, helenizatu egin zen, eta, IV. mendean, kristautu. Lidia [[Bizantziar Inperioa|Ekialdeko Erromatar Inperioaren]] probintzia jendetsu eta aberatsa izan zen. Hala jarraitu zuen, 1206an laugarren gurutzadak Bizantziar Inperioa zatitu zuen arte. [[Nizeako Inperioa]]ren mende gelditu zen orduan.