Ignazio Loiolakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 2.139.107.40 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Aihotz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
2. lerroa:
 
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Ignazio Lopez Loiolakoa''' ([[Loiola (Azpeitia)|Loiola]], [[Azpeitia]], [[1491]]ko [[abenduaren 24|urriak 23]]a – [[Erroma]], [[Aita Santuen Lurraldea]], [[1556]]ko [[uztailaren 31]]), katolikoen artean '''San Ignazio Loiolakoa''' deitua<ref>Euskaltzaindia: [http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0066.pdf ''66. araua: Santutegiko izen ohikoenak''].</ref><ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref>, [[gipuzkoa]]r militar eta erlijiosoa izan zen, [[Frantzisko Xabierkoa|San Frantzisko Xabierkoa]] [[Nafarroako Erresuma|nafarrarekin]] batera [[Jesusen Lagundia]]ren sortzailea eta Espainiako [[Kontrarreforma]]ren buruetako bat.
 
[[1521]]eko maiatzean, [[Henrike II.a Nafarroakoa|Henrike II.a]] erregeak ekindako Nafarroaren birkonkista ahaleginean, Gaztelako armadaren zerbitzura aritu zen [[Iruñeko gudua]]n, baita hankan larri zaurituta atera ere, erlijio ordena berria sortzeko abiapuntua izan zena.
 
== Izena ==
[[Euskaltzaindia]]<nowiki/>k [[euskara batu]]rako emandako 66. arauari (''Santutegiko izen ohikoenak'') jarraikiz, ''Ignazio'' da santuaren izena euskara jasoan, eta ez ''Inazio'' edo ''Iñaxio''. [[Gipuzkera]] herrikoian erabiltzen dira bi forma horiek herri-mintzairako dialektalismoak dira.
 
Sortzez, ''Eneko<ref>Euskaltzaindia: [http://www.euskaltzaindia.org/index.php?option=com_eoda&Itemid=191&lang=eu&testua=eneko&view=izenak «Eneko»], ''Euskal Onomastikaren Datutegia''.</ref> Lopez Loiolakoa'' zuen izena. Garai hartan ohikoa zen izenak hizkuntza batetik bestera itzultzea, eta euskarazko ''[[Eneko]]'' izenaren ordain gisa gaztelaniaz ''Iñigo'' erabiltzen zen. Latinez idaztean, ordea, ''Enecus'' forma baliatu zuen hasieran; eta, aurrerago, latinezko forma ustez jatorrago bat hartu zuen, ''Ignatius'', funtsean ''Eneko'' izen bera zela pentsatuta.<ref>{{es}} Verd, Gabriel María (1976): «El 'Íñigo' de San Ignacio de Loyola», ''Archivum Historicum Societatis Iesu'', Institutum Historicum Societatis Iesu, 45. bol, 95-128.</ref><ref>{{es}} Verd, Gabriel María (1991): «De Iñigo a Ignacio. El cambio de nombre en San Ignacio de Loyola», ''Archivum Historicum Societatis Iesu'', Institutum Historicum Societatis Iesu, 60. bol, 113–160</ref> Hortik dator ''Ignazio''. Deiturari dagokionez, ''Lopez Rekaldeko'' dela ageri da Jesusen Lagundiko zenbait dokumentutan, kopista baten erruz dirudienez. Berak, ordea, bizitza osoan ''Lopez Loiolako'' deitura erabili zuen.
 
== Biografia ==