Antzinaroko musika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
sarrera txukuntzea
15. lerroa:
Dena den, musikaren historiografiarako garrantzi handia duen aurkikuntza berri bat egin da: [[2009|2009an]] Geibenklösterle-ko haitzulo batean, [[Alemania|Alemanian]], bi txirula aurkitu ziren [[Paleolito|Paleolitikoko]] aztarnategi batean, datazio-metodo berrien arabera duela 43.000 urtekoak direnak<ref>http://wikimusiquita.wikispaces.com/Instrumentos+musicales</ref>; haietako bat mamut-[[letagin]] bateko [[Boli|boliaz]] egina dago eta bestea [[Sai arre|sai arre]] baten [[Erradio (hezurra)|erradio]] hezurraz. Gizakiaren lehen musika-tresnetarikoak direla esan liteke. Jada garai hartan musika sormen-jarduera gisa existitzeak berak ematen digu aditzera norainoko garapen sinbolikoa eta gizarte-kohesioa zuten gizaki-talde ehiztari eta biltzaile primitibo haiek.
 
Oso antzinakoak, [[Erdi Paleolito|Erdi Paleolitokoak]] diren objektu batzuk aurkitu dira txirulen antzera zuloak dituztenak, baina txirulak ez zirela frogatu dute ikerketek, kasu horietan bai agertzen direlako animalien hortz-markak. Oso zalantzazkoa da [[Neanderthalgo gizaki|Neanderthalen]] gaitasun sinbolikoa, baina utzi dizkiguten aztarna batzuk ikusirik, galdetzekoa da zenbateraino ez ote ziren gai gaur musika deitzen duguna sortzeko.
 
==Erreferentziak==