Hassan II.a Marokokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
35. lerroa:
 
[[1972]]an, Hassan II.ak Carta Magna berria garatu zuen eta ikuspegi nazionalista bat eskaintzen saiatu zen herriarekin adiskidetzeko xedean. Mendebaldeko Sahara berreskuratzeko helburuaren atzetik, erregea eta alderdi politikoek interes komuna aurkitu zuten eta lehen legez kanpo zeuden alderdiak legalizatu zituen. [[1976]]an [[Sahara Espainiarra|Espainiaren mende zegoen Sahara aldeaz]] jabetu zen, hartarako [[1975]]eko abenduan [[Ibilaldi Berdea]] delakoa antolatuta. [[1991]]n, eta [[autodeterminazio]]rako [[erreferendum]] bat egin behar zela-eta, [[amnistia]] zabal bat eman zien [[Maroko]]n atxilotutako edo [[Aljeria]]n babes harturiko [[saharar]]rei.
 
=== Kanpo-politika ===
Hassan II.aren ikuskera politikoak [[Maroko]]ren nazioarteko portaera diplomatikoan eragina izan zuen. Bere munduaren pertzepzioak eta bertan gertatzen zenak [[Maroko]]ko kanpo-politikako parametroak osatzen zituen. Hiru boterez gozatzen zuenez, ekonomikoa, erlijiosoa eta politikoa eta bere erabakiak ukaezinak ziren.
 
Hassanen kanpo-politikarekiko ukitu pertsonala, bere aitarenaren guztiz ezberdina, gero eta ikusgarriagoa zen [[Maroko]], mendebaldeko herrialdeekin eta herrialde arabiarrekin batera, nazioarteko politikan bere bidea irekitzen joan zen heinean. Hassan berak onartu zuen elkarrizketa batean [[Magreb]]eko eta ekialdeko herrialdeen ezberdina zen estrategia eta politika berriak hasteko saiakuntza egiten ari zela. Aitzitik, berak egiten zuena bere aitak egiten zuenaren ezberdina zela aitortu zuen, bere aitak ez baitzuen kanpo-politikan esperientziarik, aitak berak mugatutako kontua baitzen kanpo-politika.
 
Hassan II.aren kanpo-politika hobeto ulertzeko, tronua lortu baino lehenagoko esperientziak aztertu beharko lirateke. Gutxi dira errege izatera iritsi baino lehenago errege baten lana esperimentatzeko zortea izan zuten printzeak. Hassan II.ak 14 urte besterik ez zituela bere aita [[Mohammed V.a Marokokoa|Mohammed V.a]]ri laguntzen zion Frantziako protektoratuko kargu handien bileretara. Eta, [[1943]]an, [[Bigarren Mundu Gerra]]n zehar aliatuen funtzionamenduak funtziona zezan europar estrategia antolatzeko helburuarekin egin zen Casablancako Hitzaldian parte hartu zuen. Hitzaldi honetan [[Franklin Delano Roosevelt]], [[Winston Churchill]], [[Charles de Gaulle]] eta [[Henri Giraud]]ek hartu zuten parte besteak beste. Pertsonaia hauen presentziak mendebaldeko herrialdeen arteko tentsioaren eta hori konpontzeko eraren berri eman zion Hassani. Hitzaldi honetan konturatu zen Hassan gaztea nazioarteko harreman guztiak bi alderdien menpe zeudela: indar militarra eta esku hartzen zuten herrialde bakoitzaren interes ekonomikoak.
 
Hassan II.a printze moduan finkatzen joan zen, eta geroago esperientzia garrantzitsuagoak bizi izan zituen. Esate baterako:
 
* [[1956]]an, aitarekin batera, [[Maroko]]ren independentziaren negoziaketan parte hartu zuen.
* [[1956]]ko otsailean, zehazki independentzia lortu ondoren, Indar Armatu Errealen agintari izendatu zuen bere aitak.
* [[1957]]an oinordeko printze izendatua izan zen. Urte berean bere aita ordezkatu zuen [[AEB]]tako bisitan.
* [[1959]] bukaeran [[Eisenhower]]ekin, garai hartako [[AEB]]tako presidentea, egindako negoziaketetan parte hartu zuen, eta geroago [[Leonid Brezhnev]]ekin egindakoetan, orduko [[SESB|Sobietar Batasuneko]] presidentea.