Marie-Antoine Carême: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
 
== Bizitza==
[[Fitxategi:Croquembouche wedding cake.jpg|thumb|upright=0.75|[[Croquembouche]]:[[choux]]ekin egindako ''[[pièce montée]]'' bat.]]
Parisen jaio zen baina zortzi urte zituela hiria utzi zuen [[Frantziar IraultzarenIraultza]]ren momenturik gorenean 1792an, izan ere, haren gurasoek bizitzeko bitarteko gutxi zituzten eta hamalau ume zituzten zaintzeko. Bere aita, Marie-Antoinen bizkortasuna ikusirik eta sozialki gora egiteko aukerak zituen familiako kide bakarra zela ikusirik, Parisko ateetako batean utzi zuen zaku batekin eta zenbait txanponekin.<ref name="Beaugé">{{erreferentzia|egilea=Bénédict Beaugé|izenburua=Plats du jour. Sur l'idée de nouveauté en cuisine|argitaletxea=Métailié|data=2013|orrialdea=250|isbn=978-2-86424-906-1|lire en ligne=|hizkuntza=fr}}.</ref>. Zenbait egunez errai ibili ondoren, etxea topatu zuen kabaretista batenean: jatetxe merke horretan lanean hasi zen sukalde laguntzaile gisa lo egiteko tokiaren eta janariaren truke. Haren doaiak berehala antzeman zituzten eta hamahiru urterekin [[Sylvain Bailly]] okin ezagunaren etxera joan zen ikasle bezala, Parisko Vivienne kalera, Errege jauregitik gertu. Gauez, ikasitako trikimailu guztiak idazten zituen<ref>Idatzitako ohar horiek aurrerago erabili zituen sukaldaritzari buruzko liburu arrakastatsuetan.</ref>. 17 urterekin postuz hobetu eta «premier tourier» izendatu zuten [[Jean Avice]] esanetara, Galliffet hoteleko gozogina zena. Hotel horretan hain justu [[Talleyrand]]en Kanpo Arazoetarako Ministerioa ezarrita zegoen. Bere talentuaz jakitun, Baillyk erraztasunak eman zizkion Zigiluen Kabinetean marrazketa ikasteko eta liburutegi inperialean arkitektura tratatuak ikasteko (lorategienak, bereziki). Hala, bere kaxa baliatzeko aukera eman zion eta eskaintza hobeago bat agertzean joateko aterak ireki zizkion. Carêmek bere lehen denda ireki zuen, ''Pâtisserie de la rue de la Paix'' izenekoa, 1813ra arte mantendu zuena.<ref name="Beaugé"/>.
 
Parisen ezaguna egin zen hark sortutako ''pièce montées'' delakoengatik, hau da, mahaierdikoaren funtzioa egiten zuen eraikuntza landu batzuk, Ballyk gozotegiaren erakusleihoan pasaratzen zituena. Carêmek era honetako litxarreriak egiten zituen, altura handikoak eta azukrez, almendra pastaz eta gozokiz ia osorik eginak. Antzinako tenplu edo piramide forma ematen zien, garai batean Liburutegi nazionalean arkitekturaren historia liburuetan ikusitako horretan oinarrituta.<ref>Kelly (2004), 2. kapitulua</ref>. Sukaldaritzaren artea arkitekturaren adar bezala ulertuta, bere kaxa diseinatu zituen gozokiak. Zuen trebeziaren ondorioz, [[Napoleon Bonaparte|Lehen Kontsulak]] eskaerak egin zizkion, eta haren ondotik, Talleyrandek ere. Turroi lodiz egindako piezak (''nougatak'') asmatu zituen <ref>