Dizea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{mitologia infotaula}}
'''Dize''', '''Dizea''' edo '''Diké''' ([[antzinako greziera]]z {{lang-grc|Δίκη}}, ''Díkê'', "justizia"), [[greziar mitologia]]n, justiziaren pertsonifikazioa da. [[Hesiodo]]ren arabera, [[Zeus]] eta [[Temis (mitologia)|Temisen]] alaba eta [[Eunomia]] eta [[Eirene]]ren ahizpa. [[Horak|Horetako]] bat bezala hartzen zen. [[Erromatar mitologia]]n, bere baliokidea, [[Iustitia]] zen.
 
Dizeak, gizakien ekintzak zaintzen zituen eta aienekoa hurbiltzen zen Zeusen [[tronu]]ra, epaile batek justizia egiten ez zuen bakoitzean. Faltsukeria guztiak gorroto zituen eta justiziaren administrazio jakintsuaren babeslea zen, eta [[Hesikia]], izpirituaren lasaitasuna, bere alaba zen. Sarri, [[Zeus]]en laguntzaile ed kontseilari (πάρεδρος paredros edo ξύνεδρος) deitua zen.
 
Tragedietan, Dizea, bidegabekeria guztiak zorrotz zigortzen dituen jainkosa bat bezala agertzen da, justiziaren mantenimenduamantendua zaintzen du eta bidegabeen bihotzetan sartzen da, beretzat, [[Aísa|Aisak]] eginiko ezpatarekin. Zeregin honetan, [[Eriniak|Eriniekin]] estuki lotua dago, bere eginbeharra, bidegabekeria zigortzea ezezik, bertutea saritzea ere baden arren. Dizearen ideia justiziaren pertsonifikazio bezala, perfekzio handiagoz garatzen da [[Sofokles]] eta [[Euripides]]en drametan. [[Zipselo]]ren kutxa gainean, jainkosa eder bat bezala irudikatua izan zen, [[Adizia]]gandik (bidegabekeria) esku batekin tiratzen, bestearekin, Adizia jotzeko erabiltzen zuen haga eusten zuen bitartean.
 
Sarri, [[Astrea]]rekin nahasten da, hau ere Zeus eta Temisen alaba zena eta justiziaren aurreko jainkosa.