Kolkida: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 62.99.71.53 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
tNo edit summary
22. lerroa:
}}
 
'''Kolkida'''<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0142.pdf|izenburua=142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data=2004/XII/-12-16|lekua=[[Bilbo]]}}</ref> ([[georgiera]]z კოლხეთი, ''k'olxeti''; [[greziera]]z Κολχίς, ''Kolchís'') antzinako estatu, erreinu eta eskualdea izan zen, oraingo [[Georgia]] mendebaldean kokatua. Garrantzi handia izan zuen georgiar nazioaren eta azpitaldeen eraketan, batez ere [[Erdi Aroa]]n Georgia ekialdeko [[Iberiako Erresuma|Iberia-Kartli]] erreinuarekin bat egitean. Idazle klasikoek kontatzen dituzten deskribapenengatik, Kolkida, [[hiri-estatu]] bat izango litzateke, [[Itsaso Beltza]]ren ertzean greziarrek kolonizatu zutena. Kolkidako lehen erresuma, itxuraz, [[zimeriar]] eta [[Eszita|eszitek]] bota zuten [[K. a. 720ko hamarkada|K. a. 720]]. urtean, eta, ondoren, [[Akemenestar Inperioa|Akemenidar Inperioan]] barneratua, [[K. a. VI. mendea]]ren erdialdean.
 
[[Greziar mitologia]]n Kolkida [[urrezko ahari-larrua]] zegoen nazioa zen, jainkoen oparia, zuenari, oparotasuna ematen ziona. [[Jason]], [[Argo]] izeneko bere itsasontzian, harantz joan zen hain gai preziatua bertako errege zen [[Eetes]]i lapurtzeko, ahari larrua, [[Frixo]] ahariaren bizkarrean muntatua heldu zenean jaso zuena. [[Medo]]k herrialdea konkistatu zuen [[Asia]]tik bere aitona Eetesi laguntzeko joan zenean, erresuma, bere anaia propioaren esku galdu zuena, eta, behin Eetes hil ondoren, Kolkida bere inperioari erantsi zion, beragatik, [[Media]] deitua izan zena.
32. lerroa:
Kolkida, [[K. a. IX. mendea]]n eman zen kolkidar herrien konfederaziotik sortutako erresuma bat izan zen. Kolkidarrek eta bere erresumak Diaojiren konfederazioa suntsitu zuten ([[K. a. VIII. mendea]]) [[Urartu]]rekin zuzeneko harremanean jarri zituena. Urartuko iturrietan, Kolkidako benetako hiri asko aipatzen dira, eta beraz, badirudi, jada [[K. a. VIII. mendea]]n zibilizazio maila handi bat zuela. Errege bakar batek gobernatzen zuen Kolkidan, eta probintzia bakoitzean gobernari bat zegoen.
 
Hor da, non, Medea aztia eta Jason eta Argonauten elezaharra garatzen den, hara, urrezko ahari larrua bilatzen joan zirenak. [[Eskilo]] eta [[Pindaro]] izan ziren Kolkida aipatzen lehenak, batzuetan, [[Eea]] izena ematen zitzaiona, hau, elezaharrean, Eetes (toki hauen eponimoa eta nork, greziarren arabera, Kolkida gobernatzen zuena) eta [[ZirzeZirtze]] bizi ziren uhartearen izena zelarik, [[Fasis]] ibaiaren itsasoratzean (gaur egun [[Rioni]]). Ibai hau, greziarrek, [[Europa]] eta [[Asia]] arteko muga bezala hartzen zuten, eta bere ur nabigagarriek, marinelei, Itsaso Beltzetik ekialdera zeharkatzea ahalbidetzen zieten.