Hegazkin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ez
t Unai Eguia wikilariaren aldaketak ezabatuz, Aioramu wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
1. lerroa:
[[Fitxategi:FGEXA.jpg|thumb|400px|[[Boeing]] 747 bat lurreratzen.]]
'''Hegazkina''' [[aireontzi]] hegalduna da, hegan egin dezakeena. Bere pisua [[aire]]arena baino handiagoa da<ref>{{Erreferentzia|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=hegazkin|egilea=Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa|izenburua= Hegazkin}}</ref>, eta hegan egiteko indar [[aerodinamika|aerodinamikoan]] oinarritzen da, hego batetik pasatzen den airearen presioak ezberdinak baitira behealdean eta goialdean. Honetarako hegoak forma berezi bat eduki behar du.
me gusta la tortilla
 
[[1903]]an Wright anaiek lehenengo hegaldi propultsatu eta kontrolatua egin zutenetik, asko aurreratu da hegazkingintzan. Garraio bide nagusienetarikoa da, egunean milioika pertsonek erabiltzen dutelarik, eta zamak eramateko bide azkarra ere bada. [[Aeronautika]] deritzan zientzia oso bat garatu da beraien inguruan.
 
== Historia ==
 
Hegan egiteko lehenengo ahaleginak antzinatik datoz, greziar mitologiako Ikaro eta Dedaloren kondairak adierazten duen bezala. [[XV. mendea]]n [[Leonardo da Vinci]]k hegan egiteko hainbat aparatu diseinatu zituen, baina ez zituen aurrera eraman, eta [[XIX. mendea|XIX. menderarte]] ez ziren aurrerapen garrantzitsuak egin hegazkingintzan. Mende honen lehenengo zatian [[George Cayley]]k aerodinamikaren oinarriak asmatu zituen, eta [[1849]]an berak diseinatutako planeagailu batek tripulazio gabe hegan egin zuen<ref>{{Erreferentzia
esta es una historia de un perro. mas bale un conejo sucio que una paja mal hecha
| izenburua = Aviation History
| url = http://www.aviation-history.com/early/cayley.htm
}}</ref><ref>{{Erreferentzia
| izenburua = Sir George Cayley (British Inventor and Scientist)
| url = http://www.britannica.com/EBchecked/topic/100795/Sir-George-Cayley-6th-Baronet
| argitaletxea = Britannica}}</ref>. Lau urte geroago, bere gurdi-gidariak planeagailu horretan hegaldi motz bat egin zuen. Aerodinamikan lanak jarraituz, [[1871]]ean lehenengo haize-tunela eraiki zen, eta egin ziren azterketek adierazi zuten arabera, erresistentzia aerodinamikoa baino bost aldiz handiagoko altxatze-indarra zuten [[hegal (argipena)|hegalak]] egitea posible zen. Arazoa oraindik aireontzia nola higiarazi eta nola kontrolatu ziren. [[Otto Lilienthal]]ek [[Alemania]]n planeagailuekin hainbat hegaldi burutu zituen eta kontrolaren inguruan aurrera pauso garrantzitsuak eman zituen, [[1896]]ean hil zen arte, haize bolada batek bere planeagailua hautsi zuenean.
 
=== Lehenengo urteak ===
 
[[Fitxategi:Wrightflyer.jpg|250px|right|thumb|''Wright Flyer''aren lehenengo hegaldia]]
[[Samuel Langley]]k hainbat eredurekin hegaldiak burutu zituen, baina gizon bat garraiatzeko haina tamaina zuen hegazkina eraiki zuenean, ahulegia zela ikusi zuen. 1903an egindako saiakerek ez zuten arrakastarik izan, eta egindako hegaldiek aireratu bezain laster uretan amaitu zuten. Urte horretan [[Wright anaiak|Wright anaiek]] propultsatutako eta kontrolatutako lehengo hegaldi gidatua burutu zuten. [[1900]] eta [[1902]] urteen bitartean planeagailuak egin ondoren, haize-tunel bat eraiki zuten eta hortaz baliatuz diseinu hobeak egin ahal izan zituzten. Beraiek diseinatutako 9 kW-ko motore bat erabiliz, Kitty Hawken, [[Ipar Carolina]], [[1903]]ko abenduaren 17an motore bidezko lehenengo hegaldia egin zuten, 37 [[metro|m]]-ko luzerakoa 12 [[segundo]]tan. Egun berean lau hegaldi burutu zituzten, azkena 260 m-koa 59 segundotan. Azkenean haize bolada batek hegazkina hautsi zuen.
bai
 
[[1906]]ko [[irailaren 13]]an [[Alberto Santos Dumont]]en 14 Bis hegazkina bere kabuz aireratzen lehena izan zen, Wright anaien Flyerak jaurtigailu baten beharra izan baitzuen<ref>[http://www.airshowfan.com/first-airplane.htm Who designed and flew the first practical airplane?]</ref><ref>[http://www.aeroclub.com/santos_dumont_14bis_index.htm Santos-Dumont: Pionnier de l'aviation, dandy de la Belle Epoque.]</ref>. [[Brasil]]darra bera, [[Frantzia]]n egin zituen lan gehienak. [[Louis Bleriot]] frantziarra Mantxako itsasartea igarotzen lehena izan zen [[1909]]ko [[uztailaren 25]]ean. 37 minutu behar izan zituen Calais eta Dover artean dauden 34 [[kilometro|km]]-ak egiteko, eta lorpen horrekin London Daily Mailen [[libera esterlina|£]] 1000-ko saria irabazi zuen.
 
=== Lehenengo Mundu Gerra ===
 
Asmatu bezain laster hegazkinak xede militarretarako erabiltzen hasi ziren. Lehenengo herrialdea [[Bulgaria]] izan zen [[1912]] eta [[1913]] urte bitartean otomandarren aurka erasoak burutu zituenean. Baina [[Lehen Mundu Gerra]]tea piztu zenean, hegazkinaren balioa argi ikusi zen eta herrialde guztiek beraien flotak hazi zituzten. Bonbaketari, ehiztari eta ikuskari-hegazkin bezala erabili ziren. Teknologia garapena izugarria izan zen, ezaugarriak hainbat bider hobetu zirelarik gudak iraun zuen lau urtetan.
bigarrenaren aurrekoa
 
Hegazkinei dagokienez, Sopwith Camela Ententearen aldetik, eta Albatros D.V eta Fokker Dr.I alemaniarren aldetik izan ziren esanguratsuenetarikoak. Bi azken hauekin [[Manfred von Richthofen]]ek, ''Baroi Gorria'' bezala ezagutua, 80 garaipen lortu zituen, Lehen Mundu Gerran beste edozein pilotuk baino gehiago. Aliatuetan, Rene Fonckek lortu zituen garaipen gehien, 75rekin.
 
=== Gudatartea ===
 
Lehen Mundu Gerraren ostean, hegazkingintza komertzialaren pizkundea gertatu zen. Teknologia aurreratu ahala, eraikuntza egur eta oihaletik altzairu eta aluminiora igaro zen, motoreetan aurrerapenak potentzia, pisu eta kontsumoan hobekuntza ahalbidetu zuen bitartean. Posta-zerbitzua izan zen lehenengo erabilera, eta [[1919]]an [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] lehenengo hegaldi komertzialak hasi ziren, hasieran 10 bat bidaiarirentzako tokia zuten hegazkinekin. [[1920ko hamarkada]]n aire konpainia asko sortu ziren kapazitate gehiagoko hegazkinak ateratzen ziren heinean, besteak beste [[Pan Am]], [[Iberia]], [[American Airlines]] eta [[Lufthansa]]. [[1930eko hamarkada]]n Douglas DC-3 eta [[Boeing]] 307 hegazkinak sortu zirenean hegazkingintza komertziala are gehiago hazi zen eta zerbitzua hobetzen joan zen azafaten sartzearekin. Hauetariko lehena Ellen Church izan zen, [[1930]]ean [[United Airlines]]entzat lanean hasi zena.
sexy
 
Denboraldi honetan etengabe distantzia eta abiadura markak hausten ziren. [[Ozeano Atlantikoa]] igarotzea ahalegin garrantzitsua zen, eta bakarrik eta geldialdirik gabe igaro zuen lehena [[Charles Lindbergh]] izan zen, [[1927]]ko [[maiatzaren 20]] eta [[maiatzaren 21|21]] bitartean, 34 orduko hegaldia eginez "Spirit of St. Louis" hegazkinean. Schneider Trophy bezalako lehiaketek herrialdeen arteko lehia bultzatzen zuten eta gero eta hegazkin azkarragoren sorrera. 1921ean Italiak irabazi zuen lehiaketa, 189,7 km/h-ko batezbesteko abiadurarekin; 1931n [[Erresuma Batua]]k irabazi zuen 547,31 km/h-ko abiadurarekin. Beste hainbat arrakasta lortu ziren, hala nola Erresuma Batutik [[Australia]]raino bidaia, eta [[Ozeano Atlantikoa]]ren zeharkatzea emakume baten eskutik, [[Amelia Earhart]]. Denboraldi honek jendean hegazkingintzaren hedapena suposatu zuen.
 
=== Bigarren Mundu Gerra ===
 
Teknologiaren garapenak aurrera jarraitzen zuen, eta [[Bigarren Mundu Gerra]]n hegazkingintzaren aurrerapenak izugarriak izan ziren, bai ezaugarrietan baita produkzioan ere. Lehenengo urteetan, batez ere [[Alemania]]k, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESBk]] eta Erresuma Batuak zuten aire-kapazitate nagusia, [[Polikarpov I-16]], [[Messerschmitt Bf 109]] eta [[Supermarine Spitfire]] bezalako hegazkinekin. Aire bidezko guda oso garrantzitsua bilakatu zen, zibilei eta artilleria posizioei bonbardaketak egiten zirelarik, Heinkel He 111 eta [[Ilyushin Il-2]] hegazkinak erabiliz, besteak beste. [[Bonbaketari]]ei aurre egiteko [[ehiza-hegazkin]]ak aritu ziren.
me caigo y no
 
[[Ingalaterrako bataila]] hegazkin bidez soilik burutzen lehena izan zen, [[1940]]an. Alemania eta Erresuma Batuaren artean, 3000 hegazkin baino gehiago aritu ziren eta beste hainbeste suntsitu ziren, britainiar aireportuetan zeuden asko bonbardatu baitzituzten. Alemaniaren estrategia aireportuak bonbardatzea zen, eta emaitza onak lortzen ari zen, baina operazio-modua aldatu zuten, hiriak bonbardatzera pasatuz, batez ere [[Londres]]. Hori lasaigarri bat izan zen britainiar aire indarrentzat eta indarberritzea ahalbidetu zuen. Ondorioz, britainiarrek berriz airearen kontrola hartu zuten eta Alemaniarrak garaitu zituzten. Hegazkin garrantzitsuenak [[Heinkel He 111]] eta [[Messerschmitt Bf 109]] izan ziren Alemaniaren partetik, eta [[Hawker Hurricane]] eta [[Supermarine Spitfire]] Erresuma Batuaren aldetik.
 
[[Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran|Ekialdeko frontean]] Alemania eta SESB arteko guda izugarria izan zen, hegazkinen laguntza funtsezkoa izan zelarik. SESBen produkzio-ahalmena beste edozein herrialderena baino handiagoa zen. [[Ilyushin Il-2]] sobietarraren 40000 unitate eraiki ziren, historian beste edozein hegazkin baino gehiago. Lur-erasorako hegazkina zen, ez oso azkarra, baina oso sendoa, mantentze-erraza eta edozein baldintzatan erabili zitekeena, mota horretako hegazkin bat izateko ezaugarri bikainak.
 
[[Pearl Harbor]]rera erasoaren ostean, [[1941]]ean, Estatu Batuak gerran sartu ziren, eta beraiekin zeuzkaten hegazkin pila. Europako fronterako oso garrantzitsuak izan ziren bonbaketariak, [[B-24]]tik hasita, [[B-17]] handienera arte. Hauei [[Europa]] barruan eskolta emateko ehiza-hegazkinak ere erabili zituzten, hala nola [[P-38]] eta [[P-47]]a, eta guda osoko hegazkinik onenetarikoa, [[P-51 Mustang]]a. Epealdi laburrean garatua, azkar adierazi zituen bere ezaugarri bikainak, eta bere abiadura, maniobratze-ahalmena eta autonomiari esker bonbaketariei eskolta eman ahal zien Alemanian barrena. Guztira ia 16000 unitate eraiki ziren. [[Ozeano Barea]]n [[Japonia]]rekin gudan beste erako hegazkinak erabili ziren. Izan ere, [[hegazkin-ontzi]]ak erabiltzen hasi ziren eta erabilera honentzat bereziki prestatuak zeuden hegazkinak, hala nola [[F6F Hellcat]] eta [[Mitsubishi A6M Zero]]. Bonbaketari handien garapena jarraituz, [[Hiroshima]] eta [[Nagasaki]] hirien bonbardaketetan [[Boeing B-29]] hegazkinak erabili ziren.
 
Gudako teknologia-garapen garrantzitsuena motorretan izan zen, baina. Helizearen eraginkortasuna handitu ezin zelarik, 1930eko hamarkadan Erresuma Batuak eta Alemaniak, bakoitzak bere aldetik, erreakzio-motorrak asmatu zituzten. Garapena ez zen oso azkarra izan, arazo ugari sortzen baitziren, batez ere motor baten iraupena oso laburra izatea, ordu batzuetakoa besterik ez. Lehenengo jet hegazkina [[Heinkel He 178]] alemaniarra izan zen, [[1939]]ko [[abuztuaren 27]]an aireratu zena. Britainiarrek Gloster Meteor zerbitzuan jarri zuten [[1944]]ean, alemaniarrek [[Messerschmitt Me 262]] baino pixka bat lehenago. Hala ere, gudan sartzen lehena azken hau izan zen, baina nahiz eta oso ezaguna izan, eta azkarra, ez zuen eragin handirik izan gudaren eratorpenean. Motorrez gain, alemaniarrek aerodinamikan aurrerapen garrantzitsuak egin zituzten, gezi-hegalen inguruan eta guztiz hegalak ziren hegazkinetan.
 
=== 1950eko hamarkada ===
[[Fitxategi:Yeager supersonic flight 1947.ogv|thumb|384px|Yeager hegazkinaren hegaldi supersonikoa]]
Alemania, Italia eta Japoniaren porrotaren ostean, hegazkingintzaren garapena batez ere Erresuma Batua, Estatu Batuak eta SESBen eskuetan geratu zen. Alemaniarrengandik asko ikasi zuten, batez ere [[erreakzio-motor]]retan eta aerodinamikan. Eztanda-motorrak alde batera utzita, arreta abiadura altuagoak ahalbidetzen zituen erreakzio-motorrean jarri zen. Abiadura supersonikoa lortzea izan zen lehenetariko ahalegina. [[1947]]ko [[urriaren 14]]ean [[Chuck Yeager]]ek [[Mach zenbakia|Mach]] 1 gainditu zuen Bell X-1 kohete-motoredun hegazkinean<ref>{{Erreferentzia|abizena1=Hallion|izena1=Richard P.|izenburua=Designers and Test Pilots|lekua=[[New York]]|argitaletxea=Time-Life Books|urtea=[[1982]]|isbn=0-8094-3316-8}}</ref>. Urte horietan garatutako erreakzio-hegazkinak, F-86 Sabre eta MiG-15 adibidez, ez zeukaten abiadura supersonikoan hegan egiteko ahalmena, baina urte gutxi batzuk geroago, [[1950eko hamarkada]]n, [[Lockheed F-104]] bezalako hegazkinek jadanik Mach 2 abiadura har zezaketen. Hamarkada horretan eta hurrengoaren hasieran diseinatutako ehiza-hegazkin gehienek abiadura supersonikoan hegan egiteko ahalmena zeukaten. Bonbaketariei dagokienez, erreakzio-motorrek pisu handiagoak eta abiadura azkarragoak ahalbidetu zituzten, eta B-47 eta [[B-52]] hegazkinak jaio ziren amerikarren aldetik, eta Tupolev Tu-95 sobietarren partetik. Azken hau ez da jet hegazkina, baina aurkako norantzan biratzen duten helize pare bat erabiliz motor [[turbohelize]] bakoitzean, besteen adina abiadurak lortzen ditu. Bonbaketariak ere azkar asko supersonikoak bilakatu ziren, B-58 eta Tupolev Tu-22 bezalakoak.
 
Garapen militarrarekin batera, hegazkingintza komertzialean erreakzio-motorrak sartu ziren. Lehenengo jet hegazkin komertziala [[De Havilland Comet]] britainiarra izan zen, [[1952]]an zerbitzuan sartu zena. Hastapenak ez ziren onak izan, baina: hainbat istripu jasan zituen, metalaren nekearen ondorioz leiho inguruetan fuselajearen haustura gertatzeagatik. Hegazkin [[presio|presurizatua]] zenez, hegaldi bakoitzean gertatzen ziren presurizazio eta despresurizazio zikloek metalean nekea eragiten zuten, orduan ezagutzen ez zen fenomenoa, azkenean fuselajea hausten zen arte. Boeingko ingeniariek hau kontuan hartuta [[Boeing 707]]a diseinatu zuten, [[1958]]an Pan Amek zerbitzuan jarri zuena. Urte bat beranduagokoak dira [[Douglas DC-8]] estatubatuarra eta [[Sud Aviation Caravelle]] hegazkin frantziarra.
 
=== 1960ko hamarkada ===