Frantzisko Xabierkoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Data gaizki zegoen. Xabierreko San Frantzisko apirilaren 7an jaio zen. Testuan 17an jartzen zuen. // la fecha de nacimiento estaba mal puesta en una de las veces. San Francisco nació el 7 de abril y ponia que nación el 17
22. lerroa:
[[Fitxategi:Castillo de Javier.jpg|thumb|350px|<small>[[Xabierko gaztelua]], Nafarroa Garaiko [[Xabier]] herrian.</small>]]
== Lehen urteak ==
Frantzisko Xabierkoa 1506ko apirilaren 17an7an jaio zen, [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] [[Xabier]] herrian dagoen [[Xabierko gaztelua]]n, familia noble baten altzoan. Orduan, [[Nafarroako Erresuma]] independentea zen. Haren aita, [[Joanes Jatsu]], [[Albreteko leinua|Albreteko]] [[Joanes III.a Nafarroakoa|Joanes III.a]] erregearen Errege Kontseiluko presidentea zen. Ama, Maria Azpilikueta, familia noblekoa zuen, eta senideetako batek, [[Martin Azpilikueta]]k, ''doctor navarrus'' izendapena zuen<ref name="auñafx"></ref>. Frantzisko Xabierkoa bost anai-arreben artean gazteena zen: Magdalena, Ana, Mikel eta Joanes ziren beste laurak.
 
Nafarroako Erresumaren independentzia galarazi zuten gertakari historikoek asaldatu zuten Frantziskoren haurtzaroa, gertakari horietan nahaspilatuta egon baitzen bere familia. Haren jaiotetxea [[Albreteko leinua]]ren aldekoen bilgunea izanik, familiak porrotaren ondorioak jasan zituen, gaztelarren mendekuaren eraginez. Anaiak [[Joanes III.a Nafarroakoa|Joanes III.a]] erregearen gudarosteko partaide izan ziren, eta arrazoi horregatik espetxeratuak<ref name="camp"></ref>. Gertakari horiek guztiek bultzatu zuten Frantzisko gaztea ikasketa erlijiosoak egitera. Frantzisko Xabierkoak [[Portugal]]go banderapean egin zituen bidaia ebanjelizatzaile guztiak.