Aljerko Gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
157. lerroa:
 
=== Infiltrazioak FLNren sarean ===
[[FitxategFitxategi:Casbah-cache-Ali-lapointe.jpg|thumb|Aljerko Kasbah, 2011ko abenduan, leherketa eta 54 urte geroago, Ali la Pointen ezkutalekuaren hondakinak.]]
1957ko udara bihurgune izango da Aljerko guduan. Ekainaren 4an, faroletan ezkutatutako lau lehergailuk eztanda egin zuten 18:30a inguruan, bulegotik irteteko orduan, Aljerko autobus geltokitik gertu, eta ondorioz, 10 hildako (3 haur) eta 92 zauritu (33 anputatu) eragin zituen. Ekainaren 9an bonba berri batek egin zuen eztanda Aljerren, Erlaitzetako kasinoan, gazteentzako dantzaleko ezaguna, batez ere Bab-el-Ouedeko judutarrentzat, baina baita ere garai horretan atxiloketa gunea zena.<ref>Marie-Monique Robin, Escadrons de la mort, l'école française, 2008, 102. or</ref>. Lehergailuak, orkestraren oholtzaren azpian jarria, zortzi pertsona hil eta ehun inguru zauritu zituen.<ref>Anne-Marie Duranton-Crabol, ''L'OAS, la peur et la violence'', André Versaille argitaratzeilea (2012), 23. or.</ref>.