«Metal Aroa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(85.61.150.182 (eztabaida) wikilariaren 6087807 berrikuspena desegin da (bandalismoa))
[[Fitxategi:Or_de_Varna_-_N%C3%A9cropole.jpg|thumb|250px|Varnako nekropolia, ezagutzen den lehen urre landua.]]
'''Metal Aroa''' [[Eurasia]]ko [[historiaurre|aurrehistoriako]] aro teknologikoteknologiaupako bat da, [[Kalkolito]] edo Kobre Aroa, [[Brontze Aro]]a eta [[Burdin Aro]]a barne hartzen dituena hurrenik hurren. Metalurgia asmatu zutenean hasi zen, eta idazkera asmatzean Historiaurrea bukatuta Historiako aldian sartzearekin batera amaitu zen. Metal Aroa izan duten lurralde guztietan aro hori ez zen batera hasi, ez eta batera bukatu ere: Metal Aroa [[Anatolia]]n eta [[Zagros mendiak|Zagros]] mendietan hasi zen lehenik, [[Kristo aurretik|K. a.]] VI. milurtekoan; eta [[Europa]]ko zati handi batean K. a. I. milurtekoan bukatu zen.
 
Lehenengo kobrea erabili zuten. Kobrea erabiltzea, harria eta zura erabiltzearen aldean, sekulako aurrerakuntza izan zen. Ondoren brontzea lortu zuten, kobrea eta eztainua nahasiz. Brontzea ere aurrerakuntza handia izan zen kobrearen aldean, gogorragoa baitzen, eta ez baitzen hain errez herdoiltzen. Gero burdina lantzea lortu zuten, are gogorragoa. Horrela, gero eta arma hobeak eta metalezko beste objektu baliotsu batzuk egin ahal izan zituzten.
Anonymous user