Giza Eskubideen Europako Auzitegia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
'''Giza Eskubideen Europako Auzitegia'''<ref>Euskalterm</ref> ([[frantses]]ez ''Cour européenne des droits de l’homme''), '''Estrasburgoko Auzitegia''' ere deitua, [[giza eskubideak]] babesteko erakunde bat da, [[Europako Kontseilua]]k 1959an sortua. 1998ko azaroaren 1etik, [[Estrasburgo]]n du egoitza, [[Richard Rogers]] arkitektoak diseinatutako eraikin batean.
 
== Eginkizuna ==
Haren eginkizuna da zaintzea Giza Eskubideen Europako Hitzarmena bete dadin. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak eskumena du Europako Kontseiluko estatu kide baten aurka aurkeztutako errekurtsoak ebazteko, baldin eta estatu horrek aipatutako hitzarmena eta haren protokolo osagarriak berretsi ondoren haietan aitortzen diren eskubideak eta askatasunak errespetatzen ez baditu.
 
== Historia ==
1950ean Giza Eskubideen Europako Hitzarmena izenpetu zuten herrialdeek gobernuen zapalketa-ekintzak eragozteko sortutako auzitegia. [[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondorengo urteetan, [[Alemania]]ko erregimen nazionalsozialistak egindako sarraskien ondoren batez ere, Europako agintari gehienak bat etorri ziren nazioarteko erakunderen bat antolatu beharraz, herritarrek beren estatuetan hartzen zuten tratua gainbegiratzeko. Gerra-krimenengatik [[Nürenberg]]en egin ziren epaiketetan argi geratu zen nazioarteko auzitegiaren ideia egingarria zela. Hala, estatuek herritarren izenean beste nazio batzuk salatu ahal izango zituzten organismo bat eratzea erabaki zen. Egun, hitzarmen hura izenpetu zuten ia herrialde guztiek auzitara zuzenean jotzeko eskubidea utzi diete herritarrei, eta epaitzen diren auzi gehienak herritarrek beren gobernuen kontra jarritakoak dira.
 
=== Hitzarmenak ===
Hitzarmenak [[Europar Batasuna]]k baino kide gehiago ditu, eta Batasuneko kide guztiek izenpetu dute. Auzitegia herrialde izenpetzaile bakoitzeko epaile banaz osatuta dago, eta Frantziako Estrasburgoko hirian du egoitza. Hitzarmenak oinarrizko eskubideak babesten ditu, hala nola adierazpen-eskubidea, bilera egiteko eskubidea, erlijio-eskubidea, etxearen eta familiaren bortxaezintasuna, eta zuzentasunez epaitua izateko eskubidea. Eskubide bakoitza termino orokorretan adierazita dago, eta salbuespen batzuk ditu: adibidez, gobernuek adierazpen-eskubidea murriztea onartzen da, gizabanakoen entzutea edo ohiturak babesteko.
[[Fitxategi:Council of Europe (blue).svg|thumb|300px|Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren estatu sinatzaileak]]