Eslovenia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
98. lerroa:
Magiarrek inbaditu zuten Eslovenia X-XI. mendeetan. XIV mendean zehar, lurralde gehienak [[Habsburgo]]ren mende egon ziren, zati txiki bat [[Veneziako Errepublika|Veneziako errepublikaren]] menpe; gerora [[Austria-Hungariako Inperioa]] osatuko zuten beste lurraldeekin batera. Esloveniarrak gehienak ziren [[Karniola]], [[Gorizia]] eta [[Gradisca]]ko lurraldeetan, baita ere [[Istria]], [[Karintia]] eta [[Estiria]]ko zati batzuetan ere. Germaniartzea oso sakona izan zen garai hartan.
 
[[Austria-Hungariako Inperioa|Austria-Hungariako inperioaren]] garaian (XVIII-[[XIX. m.mende]]an), Karniola, Estiria eta Karintiako herrialdeetan banaturik zeuden esloveniar gehienak. [[Napoleondar Gerrak|Napoleondar gerrekin]] [[Iliriar probintziak|Iliriako probintzietako]] estatua sortu zen, [[Ljubljana]] haren hiriburu bihurtu zen, eta eslaviera hizkuntza ofizial. [[1848]]an, Eslovenia aske eta batuaren aldeko mugimendua indartu zen, Austrian gertatu zen "Nazioen Udaberri" izeneko mugimenduaren barnean. XIX. mendearen bigarren erdialdean hasi ziren esloveniarren eta hegoaldeko gainerako eslaviarren arteko harremanak. 1866-1867. urteetan, Esloveniako zati txiki bat Italiaren mende gelditu zen, eta Hungariaren mende beste bat. Vienari lotuak geratu ziren gainerako esloveniarrak.
 
=== XX mendea ===