Amaia Zubiria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
argazkia
23. lerroa:
 
Gero, bakarkako ibilbideari heldu zion berriro Amaia Zubiriak, eta lau disko kaleratu ditu geroztik. [[Amonaren mengantza]] (IZ, 1995) da lehena eta kantariaren azken urteetako ildoaren adierazle. Kantu tradizionalak eta jazz musikatik datorren esperimentazioa uztartuta, batez ere kantatzeko moduan eta ahots jokoetan adierazten dena. Gainera, izenburuak ongi adierazten du diskoaren intentzio "feminista", Zubiriaren jardunaren beste ezaugarrietako bat.
[[Fitxategi:Amaia Zubiria eta Edorta Amurua, Soinuenea, 2012-10-06.jpg|thumb|Amaia Zubiria eta Edorta Amurua, Soinuenea, 2012-10-06]]
 
Inauterietako kantuekin osatu zuen [[Hou Pittu Hou]] diskoa (Elkar, 1998), eta [[Angel Unzu]] ([[Ganbara (musika taldea)|Ganbara]], [[Kepa Junkera]], [[Jabier Muguruza]]...) aritu zen ekoizle lanetan. Urte berean kaleratu zuen [[Mami xuri]] (IZ, 1998), eta handik lau urtera, berriz, [[Haatik]] (Elkar, 2002). Bertan hainbat kantu zahar berreskuratu eta zazpi kantu berri eskaini zizkigun Pascal Gaignek ekoitzi eta moldatutako diskoan. Bere azken lana ordea, [[Nabil]] da (Elkar, 2008), hainbat kantu herrikoi ezagunen bilduma ("Maitia nun zira", "Prima eijerra", "Itsasoa laino dago"...). Zuzenekoak ematen jarraitzen du, eta horietako askotan Edorta Amurua semea eduki du laguntzaile gitarrarekin.