Saguzar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
54. lerroa:
 
== Arriskuak ==
Saguzarrak galzorian daudela eta, babestutako animaliak dira. Hauek dira kiropteroek izaten dituzten arrisku nagusiak:
 
* Gai toxikoak: tratamendurako produktuak irensteak norbanako zein kolonia oso batzuen heriotza eragin lezakeela ohartu gara. Animaliak pestizidek edo/eta ongailu kimikoek intoxikatutako intsektuak jatean, pozoia gantzean edo amaren esnean geratzen da. Hori dela eta, batez ere hibernazio garaian (haien koipea soilik kontsumitzen dutenean) eta edoskitze garaian (amaren pozoitutako esnea edaten dutelarik) hiltzen dira gau-enarak. Bestalde, behiei ematen zaizkien [[zizare]]en aurkako botikak, digestio aparatuan dauden [[bizkarroi|parasitoak]] akatzen dituztenez, behi kakan aurkitzen dira eta saguzarrek jaten dituzten intsektuak kutsatu litzakete.