Safaviden dinastia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
35. lerroa:
 
== Historia ==
[[VII. mende]]tik [[XIII. mende]] hasierara arabiarren eta [[Seljuktar Inperioa|turkiar seljuktarren]] esku egon zen Persiako lurraldea eta hango herritarrak [[islam]]era bihurtu ziren. Persia Inperio Islamiko Unibertsal baten parte izan zen, baina dinastia askoren eragina izan zuen beti.
 
Safaviak [[Safi-ad-din Ardabili]] ([[1253]]-[[1334]]) [[xeik]] [[kurdu]]aren ondorengoak ziren<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.iranicaonline.org/articles/ebn-bazzaz |izenburua= Ebn Bazzaz| argitaletxea= Encyclopaedia Iranica, VIII/1, p. 8, iranicaonline.org |sartze-data=2017-3-23}}</ref>; haiek lortu zuten leinu turkomanoen eragina deuseztea. [[Ismail I.a]] izan zen dinastiaren sortzailea. [[1501]]ean, Azerbaijango xah izendatu zuten, eta hiriburua [[Tabriz]]en kokatu zuen; [[1510]]erako [[Irak]]etik [[Khorasan]]erako eta [[Baku]]tik [[Persiar golko]]rako lur eremuak beretu zituen inperio berriak.
 
Otomandarrek Persiari eraso zioten, haien erlijio heretikoaren aitzakia harturik. Eta, horrekin batera, emirrerri turkomanoen presioari ere aurre egin behar izan zion Persiak. Ismailen ondorengo [[Tahmasp I.a]]k, [[1524]]-[[1576]] bitartean agindu zuenak, turkiarren kontrako borrokan jarraitu zuen, [[habsburgotar]]rekin bat eginda; otomandarrek, berriz, hitzarmena sinatu zuten Frantziako errege [[Frantzisko I.a Frantziakoa|Frantzisko I.arekin]]. Otomandarrek askoz ere indar gehiago zutela bistan da, eta horren ondorioz hainbat lurralde galdu zituen Persiak; [[Irango goi-ordokia]] baino ez zitzaion gelditu, [[Bagdad]] galdu eta [[1555]]ean Amasiako hitzarmena sinatu ondoren.
 
Persiaren garai oparoena [[XVII. mende]]a izan zen, [[Abbas I.a Persiakoa|Abbas I.a Handiaren]] agintaldia ([[1587]]-[[1629]]); Abbasek, Konstantinoplako bake hitzarmena sinatu ondoren, ipar-ekialderantz zabaldu nahi izan zituen bere inperioaren lurrak. Ingelesen laguntzarekin gudarostea berrantolatu zuen eta erasoari ekin zion: [[Kandahar]] hartu zuen, portugaldarrak Ormuztik egotzi zituen eta Bagdad eta Irak kendu zizkien otomandarrei. Abbas I.ak [[Isfahan]]en jarri zuen erresumaren hiriburua eta gizartea eta ekonomia eraberritu zituen. Haren ondorengoak ordea, [[Safi I.a]] ([[1629]]-[[1642]]) eta [[Abbas II.a]] (1642-[[1667]]), oso ahulak izan ziren, eta gortean istilu ugari sortu izanaz baliatu ziren safavien etsaiak. Horrela, [[Mahmud Hotak]] afganiar emirraren esku gelditu zen Isfahan [[1722]]an.
 
1722an Mahmud Hotak Persiako [[xahanxah]] izendatu bazuten ere, Safavi Inperioaren iparraldeko probintziak [[Bukhara]]ko turkomanoen esku zeuden, errusiarrek aginpidea zuten [[Kaspiar itsasoa]]ren hegoaldean, eta otomandarren eragina agertu zen berriro [[Azerbaijan]], [[Armenia]] eta [[Mesopotamia]]n. Etsai haiek guztiek ekarritako hondamena zela-eta, Mahmud Hotaken ondorengo [[Axraf Hotak|Axrafi]] ez zitzaion turkiarren sultana jaun bakar gisa onartu beste aukerarik gelditu, eta persiarrak [[sunismo]]ra bihurtuko zituela agindu behar izan zuen, orobat. Egoera horri erantzuten lehenak iparraldeko leinuak izan ziren; [[Nadir Xah|Nadir]] buruzagi nomadaren aginduetara, [[Tahmasp II.a]] izendatu zuten errege [[1729]]an, afganiarren nagusitasunari uko egin, Azerbaijan, Armenia eta Georgia turkiarren mendekotasunetik askatu eta Errusiak kendu zizkien probintziak berreskuratu ondoren. [[1736]]an Nadir-ek [[Abbas III.a]] eraitsi zuen eta bere burua errege izendatu zuen, [[Nadir Xah]] izenaz. Era horretan, Safavi dinastia amaitu eta [[Axfar dinastia]] hasi zen.
50. lerroa:
 
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Dinastiak]]
[[Kategoria:Irango historia]]