Ronald M. Schernikau: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +biografia infotaula automatikoa +bizialdia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''Ronald M. Schernikau''' ([[Magdeburg]], [[Alemania]], [[1960]]ko [[uztailaren 11]]a - [[Berlin]], [[Alemania]], [[1991]]ko [[urriaren 20]]a) alemaniar idazlea izan zen. Errepublika Demokratikoko herritartasuna eskatzen azkena izan zen.
== Biografia ==
[[1960]]ko [[uztailaren 11]]an jaio zen Ronald M. Schernikau Magdeburgen, [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa]]n. [[1966]]an, amarekin auto baten maletategian ezkutatuta mendebaldera gurutzatu, eta [[Hannover]] inguruko herrixka batean bizitzen jarri ziren. [[1976]]an, Errepublika Federaleko Alderdi Komunistako kide egin zen<ref name=aa>[http://www.berria.eus/paperekoa/1976/008/423351/2014-11-02/nortasun_agiria.htm «NORTASUN AGIRIA»], ''Berria'', 2014-11-02</ref>.
 
[[1980]]an, 20 urte bete gabe, ''[[Kleinstadtnovelle]]'' argitaratu zuen. Nerabe homosexual batek bere herrixkako eskolan dituen dilema moralak kontatzen ditu nobelak. 1980an bakarrik, liburuaren 16.000 kopia saldu ziren<ref name=cc>Danel Agirre, [http://www.berria.eus/paperekoa/1954/008/001/2014-11-02/azken_komunista.htm «Azken komunista»], ''Berria'', 2014-11-02</ref>.
 
Germanistika, [[filosofia]] eta [[psikologia]] ikasten hasi, eta ''[[Ladies Neid]]'' antzerki taldea osatu zuen zenbait adiskiderekin. [[Komunismo]]ak, literaturak eta abangoardiako arteak hartzen zuten haien arreta. Kritika soziala zorrotzagatik ezagunak egin ziren. Schernikau, oholtza gainean eta oholtzatik kanpo trabestitzeko zuen ohituragatik ere bai<ref name=cc></ref>.
 
[[Leipzig]]eko Literatura Institutua —harresiaz bestalde— sortu zen urte berean, [[1986]]an, bertan ikasteko baimen berezi bat lortu zuen. Bi urte geroago, izen arranditsuko tesina aurkeztu zuen: ''Egunak L.-n. Errepublika Demokratikoa eta Federala ados sekula ez jartzeko arrazoiak, are gutxiago literaturaren bitartez''<ref name=cc></ref>.
 
[[1989]]an, Errepublika Demokratikoko herritartasuna eskatzen azkena izan zen. [[Irailaren 1]]ean, [[Berlingo harresia|Berlingo Harresia]] jausi baino bi hilabete lehenago, ekialderako bidea egin zuen, behin betiko<ref name=aa></ref>. Herritartasuna lortu eta bi hilabetera [[Berlingo harresia|Berlingo Harresia]] erori zen. [[Azaroaren 9]]ko gertakariei ''[[kontrairaultza]]'' goitizena ipini zien. Ekialdeko herritarrak gainera zetorkienaz jabetu izan balira kapitalismora jauzi egiteari uko egingo lioketela konbentzituta hil zen<ref name=cc></ref>.
 
Bere testamentutzat jo izan da, bereziki, ''[[Legende]]'', hil baino egun batzuk lehenago amaitu eta zortzi urtera argitaratua. Bertan, bere nortasun isekari eta tragikoa inoiz baino gordinago ageri dira. Pasarte ikonoklastak zenbaezinak dira. Ezagunena Errepublika Demokratikoa [[Eurovision Abesti Lehiaketa|Eurovision]] kantu txapelketan parte hartu eta garaile irten zenekoa da —mendebaldeko telebistek antolatzen zuten orduan; ezinezkoa litzateke guztiz—. Kontaketaren muina irabazleari antolatzea tokatu ohi zaion hurrengo saioan kokatu zuen<ref name=cc></ref>.
 
[[1989]]ko [[irailaren 1]]ean estreinatu zuen apartamentu berean hil zen, Berlin ekialdeko [[Hellesdorf]] auzoko Cecilienstraße kaleko 241.ean, 1991ko urriaren 20an<ref name=cc></ref>.
 
== Bere esanak ==
[[Berlingo harresia]] eraitsi eta gutxira, hil baino hilabete batzuk lehenago honako aipamenak egin zituen:
 
{{aipua|Ekialdean gustura daude orain txantxetako demokraziarekin. Gustura Honecker baboa dela esan dezaketelako. Ondo ba!<ref name=bb>[http://www.berria.eus/paperekoa/2008/008/423351/2014-11-02/esanak_ronald_m_schernikau_berlingo_harresia_eraitsi_eta_gutxira_hil_baino_hilabete_batzuk_lehenago.htm «ESANAK. RONALD M. SCHERNIKAU, BERLINGO HARRESIA ERAITSI ETA GUTXIRA, HIL BAINO HILABETE BATZUK LEHENAGO»], ''Berria'', 2014-11-02</ref>}}
 
{{aipua|[[Kapitalismo]]a oso indartsua da. Orain bere azken arora iritsi da; ez da mugitzen. Mugituz gero, okerrera izango da<ref name=bb></ref>}}
 
{{aipua|Muga irekita dagoenez, Errepublika Demokratikoa hirugarren munduko anabasaren konplize da orain<ref name=bb></ref>}}
 
== Lan nagusiak ==
38. lerroa:
* ''Königin im Dreck. Texte zur Zeit'', Verbrecher Verlag, Berlin 2009. ISBN 978-3-940426-34-5
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{bizialdia|1960ko|1991ko|Schernikau, Ronald M.}}
 
[[Kategoria:Alemaniako idazleak]]
[[Kategoria:Alemaniako komunistak]]