Windows NT: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
sarrera osatzea
No edit summary
1. lerroa:
'''Windows NT''' ('''N'''ew '''T'''echnology) [[Microsoft]]en [[sistema eragile]]en familia bat da. Lehenengo bertsioa 1993ko uztailean plazaratu zen. [[Plataforma-anitz]]a, erabiltzaile-anitza, ataza-anitza, prozesadore-anitza eta prozesaketa-anitza da, eta [[Unicode]] kodea onartzen du. NTk segurtasun ezaugarriak eta Netware, TCP-IP, NetBEUI komunikazio protokoloak ditu.
 
Windows NT familiako lehen sistema eragilea [[Windows NT 3.1]] izan zen, [[lan-estazio]]etarako eta [[zerbitzari]]etarako ekoitzia; eta orain arte plazaratu diren azken biak [[Windows 10]] (2015eko uztailean) eta [[Windows Server 2016]] (2016ko irailean) dira. NT izan zen huts-hutsik 32 bitekoa zen [[Windows]]en lehenengo bertsioa; egun, 32 biteko eta 64 biteko bertsioak ditu Windows NT familiak. NT familia sortu aurreko Windows bertsioak, kontsumitzaileentzat pentsatuak, 16 eta 32 biteko hibridoak ziren.
 
NT darabilen estazio batek bere baliabideak konpartitu edo beste ordenagailuen baliabideak erabili nahi baditu, lantaldeen edo domeinuen bidez egiten du. Lantaldeak, sare txikiko maila bereko estazioak zerbitzatzeko erabiltzen dira ([[Windows 9x]] sistema eragileek ere badute). Aitzitik, domeinuak NT Serverrekin daude lotuta, eta zerbitzari askotariko sare handiei ematen die segurtasuna.