Punjab (Pakistan): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
ingelesez dagoen, erreferentziarik ez duen eta entziklopedikoa ez den taula bat ezabatzea
23. lerroa:
 
Punjaben izena [[persiera|pertsieratik]] dator, Panj hitzatik eta hau era berean [[sanskrito]]ko Pañca hitzatik, bost esan nahi duena, eta Ab hitzatik, sanskritoko Apetik datorrena eta ura esan nahi duena. Izen honek bertan dauden bost hizkuntzekin du harremana, [[Beas]], [[Ravi]], [[Sutlej]], [[Chenab]] eta [[Jhelum]].
 
{| class="infobox borderless"
|+ Provincial symbols of Punjab (unofficial)
|-
! '''Provincial animal'''
|
| [[Image:Ovis vignei bochariensis.jpg|90px]]
|-
! '''Provincial bird'''
|
| [[Image:Peacock Islamabad.jpg|90px]]
|-
! '''Provincial tree'''
|
| [[Image:Tamaris3.jpg|90px]]
|-
! '''Provincial flower'''
|
| [[Image:DaturaMetel-plant.jpg|90px]]
|-
! '''Provincial sport'''
|
| [[Image:Kushti in Pakistan.jpg|90px]]
|}
 
== Geografia ==
 
Lurralde laua da, oro har, [[Indus|Indo]] eta beraren ibaiadarrek (Jhelum, Chenab, Ravi eta Sutlej) zeharkatua. Probintziaren iparraldean daude Murree, Rawalpindi eta Pabbi-ko mendikateak, [[Himalaia]]ko mendialdearen jarraipena direnak. [[Klima kontinental]]a da, tenperaturak beroak dira batez beste eta euri gutxi egiten du, iparraldeko mendialdeetan izan ezik.
 
== Biztanleak ==
 
[[Jat]], [[rajput]], [[arain]], [[gujar]] eta [[awan]] etniak dira nagusi.
 
== Historia ==
 
K.a. 2500. urte aldera hiri zibilizazio bat, [[Indoko zibilizazio]]a, kokatu zen Punjab aldean, eta, handik aurrera, ariarren, greziar-mazedoniarren, partiarren, arabiarren, mongoliarren, afganen, [[sikhismo|sikhen]] eta britainiarren inbasioak izan dira lurralde hartan. 1709-1710 urteetan Punjab burujabea eratu zuen [[Banda Singh Bahadur]] izeneko ermitau batek, sikh borrokalariek lagunduta, baina 1716an menderatu zuten mongoliarrek Singh. Sikhek borrokari eutsi zioten eta 1764-1765 urteetan guztiz indartu zuten Punjabeko erresuma. 1849an sartu ziren indar britainiarrak Punjaben, sikhak menderatu ondoren, eta 1947an bitan banatu zen Punjab, Pakistango eta [[India]]ko estatuak sortu ondoren. Alde txikiena geratu zen Indiako estatuaren barnean. Urte hartatik aurrera etengabe borrokatu dira sikhak Punjab-eko estatu burujabearen alde. Pakistan aldeko Punjaben, berriz, guztiz bizkortu da urte horietan musulmanen asimilazio politika.
 
== Ekonomia ==
 
Nekazaritza (garia, garagarra, kotoia) eta industria (ehungintza, makineria, tresneria elektrikoa, altzairugintza, janari industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Burdinbide eta errepide sare zabal batek lotzen ditu Pakistango Punjab India, Txina eta [[Afganistan]]go eskualdeekin. Lahoren dago Punjabeko unibertsitatearen egoitza.