Makuria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
41. lerroa:
| garai historikoa = [[Goi Erdi Aroa]]
}}
'''Makuria''' edo '''Makurra''' ([[Arabiera|arabieraz]]: مقرة; edo al-Muqurra) gaur egungo [[Sudan|Sudango]] iparraldean eta [[Egipto|Egiptoko]] hegoaldean zegoen [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] erreinua izan zen. Tradiziozko hiriburua [[Dongola]] hiria zen, batzuetan erreinua jasotzen zuen izena. [[Nubia|Nubiako]] erresumen taldeetako bat izan zen, Kuxeko Erresuma erori ondorengo mendean agertu zena, eta [[K. a. 800]]. urteaz geroztik. K. o. [[350]]. urtera eskualdean agindu zuena. Makuria jatorriz Niloko hirugarren [[Niloko ur-jauziak|ur-jauzitik]], bosgarren eta seigarren arteko lekuren bateraino zabaltzen zen. Merkataritza-ibilbideak, meategiak eta oasiak kontrolatu zituen ekialdean eta mendebaldean. 
 
Seigarren mendearen amaieran Makuriako erregeak [[Kristautasun|kristautasunera]] bihurtu ziren, baina VII. mendean arabiar armadak Egipto konkistatu zuen eta Nubia gainerako kristautasunetik isolaturk geratu zen. [[651]]. urtean, arabiar gerrarien mutzo batek inbasioa saiatu zuen, baina errefusatu egin zuten eta ''[[bakt]]'' izeneko ituna sinatu zuten, [[XIII. mendea|XIII. mendera]] arte bi aldeen arteko bakea ekarri zuena. Makuria zabaldu zen, iparraldeko erresuma, [[Nobatia]] erantsiz, edo arabiar inbasio garaian edo errege [[Merkurios Makuriakoa|Merkurios]] erregealdian zehar. 750. eta 1150. urteen garaia erresumarako oparoa izan zen eta "Urrezko Aroa" deritzo. Egiptotiko erasoek eta barneko desadostasunak [[XIV. mendea|XIV. mendean]] estatuaren kolapsoa ekarri zuten.