María Capovilla: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{lanean|Koro}} {{biografia infotaula automatikoa}}»
 
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|Koro}}
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''María Esther Heredia Lecaro de Capovilla''' edo '''María Capovilla''' ([[Guayaquil]] ([[Ekuador]]), [[1889]]ko [[irailaren 14]]a - [[Guayaquil]] ([[Ekuador]]), [[2006]]ko [[abuztuaren 27]]a) 116 urterekin (eta 347 egun) hil zen ekuatoriana bat izan zen, [[Guinness Errekorra]]k munduan bizirik irauten zuen pertsona zaharrena bezala errekonozituta zuena.
 
== Biografia ==
María Esther Heredia Lecaro [[Guayaquil]]en jaio zen, [[Ekuador]]ren, [[1889]]ko [[irailaren 14]]an. Aita koronel izan zen eta goi mailako jende artean hazi zen Maria.
 
[[1917]]an, Antonio Capovillarekin ezkondu zen, [[1949]]an hilko zena. Antonio italiarra zen jatorriz, baina Polan jaio zen, [[Austria-Hungariako Inperioa]]n, (gaurko [[Pula (Istria)|Pula]], [[Kroazia]]). [[1894]]an, [[Txile]]ra joan zen eta, [[1910]]ean, [[Ekuador]]rera. Lehen emaztea hil eta gero, Mariarekin ezkondu zen eta 5 seme-alaba izan zituzten. Horietako 3 bizirik zeuden Maria hil zenean: Hilda (81), Irma (80) eta Anibal (78). 12 hiloba ere bazituen eta 22 biloba.
 
100 urte zituenean, Maria ia hilen egon zen eta oliadura jaso zuen, baina osasunak hobera egin zuen.
 
[[2005]]ean, 116 urteko emakumea ondo zegoen; telebista ikusten zuen, egunkaria irakurri eta bastoirik gabe ibiltzen zen. Etxetik atera gabe egon zen heriotza aurreko bi urteetan eta Hilda, alaba zaharrenarekin, bizi zen.
 
[[2006]]ko martxoan, Capovilla izurratuta zegoen eta, jada, ezin zuen egunkaria irakurri. Ez zuen hitz egiten ezta oinez ibili ere, bi pertsonen laguntzaz ez bazen behintzat. Aulkian eseri eta abanikatu egiten zuen, hori bai. Horrela jarraitu zuen [[2006]]ko abuztuaren azken astean, 117 urte betetzear zegoenean, [[neumonia]] batek hartu zuen arte. Capovilla sekula bizi izan den bostgarren pertsona adin gehienduna zen.