Jon Oñatibia Audela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Jon Oñatibia Audela''' ([[Oiartzun]] , [[1911]]ko [[azaroaren 24]]a - [[Oiartzun]], [[1979]]ko [[ekainaren 30]]a), euskal idazle eta txistulari gipuzkoarra izan zen.
 
== Bizitza ==
 
[[Zaragoza]]ko Unibertsitatean egin zituen zuzenbideko ikasketak. [[Espainiako Gerra Zibila]] hasi zenean, gudari ibili zen, eta Parisa erbesteratu zen gero. Parisen, ''[[Eresoinka]]'' musika taldearekin ibili zen, txistulari. 1941ean, Venezuelara joan zen; han hamahiru urte pasa ondoren, Estatu Batuetatara jo zuen, Agirre lehendakariak hala eskatuta. Euskara eta txistua irakasten aritu zen han. 1960. urtean Euskal Herrira itzuli zen, eta ''Larraun'' abesbatza eta dantza-taldea sortu zuen. Oiartzunen kokatu eta bertako ikastolan euskara jolas bidez irakasteko metodoa abiarazi zuen. Oñatibiarena da ''Método de euskera radiofónico. Euskera irrati bidez'' (1965) izeneko ikasbidea. Harenak dira, halaber,baita ''Método radiofónico en discos'' (1967), ''Ikusi ''(1965), eta ''Edur Zuri, Ipotx triskaria, Txano gorritxu, Erruskiñe, Hamelin´go txirularia, Aatetxo itxusia,'' nazioarteko ipuinen euskararako itzulpenak ere. ''Zeruko Argia, Agur'' eta ''Goiz Argi ''aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarriak, eta batez ere, [[Caracas]]en eta New York-en atera zen ''[[Argia (aldizkaria)|Argia]]'' astekarian. Oñatibia izan zen, gainera ''Argia''ko zuzendaria 1946-1958 bitartean. [[Euskaltzainen zerrenda|Euskaltzain]] urgazlea izan zen.
 
== Kanpo-loturak ==