Gizarte rol: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
19. lerroa:
 
== Rol multzoak ==
 
Estatus sozialek ez dute izaten rol bakar bat, elkar loturik dauden rol sail bat baizik. Rol horiek era berean bete daitezke, nahiz eta, zenbaitetan horrek rol gatazkak sor ditzakeen. Adibidez, emazte bat, emazte ez ezik, izan daiteke ere alaba, ama, bizilaguna, ikaslea edo langilea, igandero mezetara doan kristau zintzoa... Rol bakoitzak egokitze modu erabat ezberdinak izan ditzake. Rolak arrakastaz betetzeak ez du halabeharrez multzoko rol guztiak ondo egitea eskatzen, horrek ez baitu estatusa erabat kolokan jartzen; gerta daiteke, adibidez, gizon bat oso aita arduratsua izatea baina ohaide txarra izatea, edota sermolari bikain bat administratzaile txarra izatea.
 
== Rol atxekiak eta lortuak ==