Petrolio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 217.127.135.88 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Assar wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
1. lerroa:
[[Fitxategi:Oilfields_California.jpg|thumb|250px|Petrolio-zelaia [[Kalifornia]]n ([[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]), [[1938]]an.]]
 
'''Petrolioa''' ([[latin]]etik ''Petroleum'', eta hau [[greziera]]tik πέτρα, "harri" + ἔλαιον, "olio") osaera ezberdineko [[hidrokarburo]]en (batez ere [[alkano]]en) nahasketa likidoa da. Hidrokarburoaren kate-luzera C<sub>5</sub>H<sub>12</sub> eta C<sub>18</sub>H<sub>38</sub> artean da. Materia naturala da, [[beltz]]a edo [[arre (kolorea)|marroi]] iluna ([[hori]]xka edota [[berde]]xka ere izan badaiteke ere), nahiz eta osaeraren arabera, itxura desberdina hartzen du.
 
[[Energia]] emateko duen gaitasun handiarengatik, aise garraiatzeagatik eta bere ugaritasun erlatiboarengatik, [[1950eko hamarkada]]tik aurrera munduko energia-iturririk garrantzitsuena bilakatu da. Gainera, hainbat produktu kimikoren (disolbatzaile, ongarri, plastiko edota pestiziden) lehengaia ere bada petrolioa. Energia ekoizteko kontsumitzen ez den %16 material horietan erabiltzen da.
 
[[Lurrazal]]eko zenbait tokitako arroka porotsuetan dago. Leku berberean egoten dira petrolioaren eta gas naturalaren hobiak, eta horrek ustiapena errazten du. Petrolio-hobietatik petrolio gordina ateratzen da. Petrolio gordinetik zenbait deribatu ateratzen dira, erregai deiturikoak: gasa, butanoa, ibilgailuentzako erregaia, kerosenoa, diesela, olio industriala, lubrifikatzailea eta asfaltoa, etab. Petrolio gordina erabiltzen da argindarra sortzeko eta industria-lehengai gisa erabiltzeko. [[Gas naturala]] ekonomiaren sektore guztietan erabiltzen da, baita etxea eta kalean.
 
==Petrolio-erreserbak==
[[Nigeria]] (%7), [[Iraq]] (%7), [[Mexiko]] (%12), [[Venezuela]] (%13), [[Saudi Arabia]] (%14), [[Kanada]] (%15) eta beste batzuk (%32).
 
Ezagutzen diren petrolio-erreserbek 1,2 trilioi [[kupel]] dauzkate hainbat estimazioren arabera eta harea-petrolioa kontuan hartu gabe. Egungo kontsumoa 84 milioi kupel egunekoa izanda, erreserbak [[2039]]an dira amaitzekoak, aurkikuntza berriak, kontsumo-aldaketak, harea-petrolioaren erabilpena eta beste faktore batzuk aintzat hartu gabe.Petrolio-eskaria eta ustiapena hirukoiztu egin da azken berrogeita hamar urteetan. Herrialde industrializatuak eta jendeztatuenak dira kontsumitzaile handienak: Estatu Batuak daude lehen postuan, eta, haien atzetik, [[Txina]] eta [[Japonia]]. Gas naturalaren kontsumoa, berriz, gora egin du 1973ko petrolioaren krisiaz geroztik, eta, gaur egun, munduko energia-kontsumoaren laurdena betetzen du.
 
== Kimika ==
[[Fitxategi:Octane molecule 3D model.png|thumb|250px|[[Oktano]]a, petrolioan aurki daitekeen [[hidrokarburo]]a (marrak lotura bakoitiak, esfera beltzak [[karbono]] atomoak eta zuriak [[hidrogeno]]koak dira)]]
Petrolioaren egitura kimikoa luzera ezberdineko [[hidrokarburo]] katez osatua dago. Hidrokarburo ezberdin hauek [[destilazio|destilazioz]] banatzen dira petrolio findegietan [[gasolina]], [[fuel]]a, [[keroseno]]a eta beste hidrokarburo batzuk ekoizteko. [[Alkano]] hauen formula orokorra ''C<sub>n</sub>H<sub>2n+2</sub>''.