Beltz (pertsona): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
2. lerroa:
'''Beltz''' hainbat herrialdetan erabiltzen den [[arraza]] edo [[etnia]] izendapena da, askotan sailkapen gisa, beste populazio multzo batekin alderatuta [[azal]] kolore iluna dutela adierazteko. "Beltz" kontzeptuarekin izendatzen dena gizarteen artean aldatzen da, eta kontestuaren arabera aldakorra izan ohi da. Heri, komunitate eta pertsona batzuentzat "beltz" izendapena zaharkitua eta ez-ordezkatzailea da eta, beraz, albo batera utzi behar den zerbait eta, horregatik, herrialde, komunitate edo pertsona horiek ez dute terminoa inoiz erabiltzen<ref>{{Erreferentzia|izena=Levinson,|abizena=Meira.|izenburua=No citizen left behind|argitaletxea=Harvard University Press|data=2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/794241351|isbn=0674065298}}</ref>. [[Arrazismo]]arekin lotutako terminoa ere izan da maiz, eta pentsaera ezberdinak egon dira terminoaren aldarrikapenaren inguruan.
 
Gizarte ezberdinetan irizpide ezberdinak erabiltzen dira "beltzak" nortzuk diren izendatzeko, eta gizarte eraikuntza hori ere denboran zehar aldatu izan da. Hainbat herrialdetan, gizarteko aldagaiek garrantzi handiagoa dute azalaren kolorea baino, eta "beltzatasun" irizpidea aldatzen da. [[Ipar AmerikanAmerika]]n ''pertsona beltzak'' ({{lang-en|black people}}) erabiltzeak ez du, derrigor, larruazalaren kolorea edo jatorri etnikoa adierazten, baizik eta [[Afro-amerikar]] izatearekin harremana duen arrazan oinarritutako eraikuntza sozial bat. Eraikuntza horretan, [[esklabutza]] instituzionalizatuarekin harremana duten senideak izatea da kontuan hartu ohi dena. [[Erresuma Batua]]n, ordea, "beltzak" behinola erabiltzen zen hitza zen gaur egun "koloreko pertsona" ({{lang-en|person of color}}) terminoa erabiltzeko, normalki jatorri ez Europarra duten hainbat herri izendatzeko. [[Hego Afrika]] eta [[LatinomerikaLatinoamerika]]n arraza edo etnia nahasketa duten pertsonei ez zaie "beltz" izendatzen. [[Australasia]]n "beltzak" deitzen zaie hainbat jatorri ezberdin duten pertsonak izendatzeko. Azken urteetan ''[[Black Lives Matter]]'' bezalako mugimenduek "beltzatasuna" eta [[Afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendua (1955-1968)|Afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendua]] berirro lotzeko balio izan dute.
 
Ikuspegi [[genetika|genetiko]] batetik, "beltzak" ez dira existitzen, izan ere [[Afrika]]n jatorri duten herrien artean bariazio genetiko gehiago dago Afrikatik kanpo bizi diren guztien artean baino<ref>{{Erreferentzia|izena=Rutherford,|abizena=Adam.|izenburua=Breve historia de todos los que han vivido : el relato de nuestros genes|argitaletxea=Pasado y Presente|data=2017|isbn=9788494619359}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Norman J.|abizena=Sauer|izenburua=Forensic anthropology and the concept of race: If races don't exist, why are forensic anthropologists so good at identifying them?|orrialdeak=107–111|url=https://doi.org/10.1016/0277-9536(92)90086-6|aldizkaria=Social Science & Medicine|alea=2|zenbakia=34|doi=10.1016/0277-9536(92)90086-6|sartze-data=2017-11-24}}</ref>. [[Larruazal]]aren kolorea [[melanina]] izeneko pigmentoarekin dago harremanduta.