Ugutz Robles-Arangiz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
5. lerroa:
 
== Biografia ==
Robles-Arangiz - Bernaola familiako kide hau [[Bidarte]]n jaio zen [[1939]]ko [[urtarrilaren 10]]ean; haurtzaroa [[Beskoitze]]n pasatu zuen eta herri hori da beredu bizitzanbizitzako kokaleku nagusia.
 
[[1952]]an familia osoa [[Bilbo]]ra joan zen; hor bere artezaletasuna lantzen hasi zen, geroago egingoegin zuen bezala, esparruhainbat desberdinakesparru jorratuz: [[marrazki|marrazketa]] ikasi zuen ''Artes y Oficios'' eskolan; [[antzerki]]an aritu zen ''[[Txinpartak (antzerki-taldea)|Txinpartak]]'' taldean egun [[Euskaltzaindia]]ren egoitza den lekuan [[Gabriel Aresti]], [[Alfonso Irigoien|Alfontso Irigoien]], [[Xabier Peña]] eta beste batzuekin; [[dantza]] ere landu zuen [[Olaeta (dantza taldea)|Olaeta]] taldean; eta kantuan [[Soroak laukoa]]rekin, non lehen [[tenor]] aritu zen.
 
[[1960]]an arrazoi politikoengatik bi anaia zaharrenak atxilotu zituzten eta Ugutzek [[Beskoitze]]ra itzuli behar izan zuen [[Iker Robles-Arangiz|Iker]] anaiarekin; biek ''[[Beskoiztarrak]]'' antzerki taldea sortu zuten herriko gazteekin eta lehen urtean ''[[Sorginak Etxaburun]]'' lana eman zuen. Bai artearen munduan, bai [[abertzaletasun]]a bultzatuz, lan handia egin zuen. [[1968]]an [[Piarres Lartzabal|Piarres Larzabalek]] idatzi eta [[Telesforo Monzón|Telesforo Monzonek]] zuzendutako ''[[Matalas (antzezlana)|Matalas]]'' antzezlanean esku hartu zuen, besteak beste [[Kristiane Etxaluz]], [[Daniel Landart]] idazleekin eta [[Manuel Sein|Xanpun]] eta [[Txomin Ezponda]] bertsolariekin batera.
 
Lanak arrakasta handia izan zuen eta hori dela eta Daniel Landarten ekimenaz [[Euskal Antzerkilarien Biltzarra]] sortu zen; '''Ugutz Robles-Arangiz''' hasieratik partaidea izan zen. Geroago ''[[Zazpiribai]]'' ikuskizunean parte hartu zuen [[Patxika Erramuzpe]], [[Lourdes Iriondo|Lurdes Iriondo]], [[Pantxoa Karrere]], [[Benito Lertxundi]], [[Xabier Lete]], [[Peio Ospital]], [[Manex Pagola]] eta [[Iñaki Urtizberea]]rekin.