Sakana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
130. lerroa:
 
=== Antzinaroa ===
[[Iruñea|Iruñetik]] [[Iruña-Veleia]]ra doan bidean gune garrantzitsua zen, [[Ager]] eta [[Saltus Vasconum|Saltusaren]]aren arteko mugan kokatzen baitzen Sakana. Galtzada honek Bordele eta [[Astorga]] batzen zituen, [[Novenpopulania|Novenpopulaniatik]] pasaz. Galtzada honek, ''Iter-XXXIV'' deitua, Iberiar penintsulako hornigaiak, zergak eta K.o. II. menderarte meatzetako zilarra ere Britaniako eta Germaniako mugetan zeuden soldaduen kanpamentutara bideratzea zuen helburu. Aldi berean Iberiar penintsula iparraldeko lurraldea egituratzen zuen. [[Uharte Arakil]]-go Zamartzeko monasterioan eta bere inguruetan erromatarren ''mansio ''bat egon zen, [[Araceli]] izenarekin. ''Mansio ''hauek ostatu gisakoak ziren galtzada erromatarretan, aldi berean posta zerbitzu inperialaren sarean zaldien aldaketa egiteko puntu bezala ere funtzionatzen zuten. Araceli-ko kasuan ''mansio''-aren inguruan herrigune bat sortu zela erakutsi du arkeologiak, IV. mende hasieran nolabaiteko suntsiketa bat jasan zuelarik. Dena den V. menderarte egon zen populatuta. Azken gune honetan, Olaztin eta Etxarri Aranatzen Goi Inperioko (K.o. I-II. mendeak) erromatar inskripzio batzuk topatu dira, bertan entitate txikiko gune populatuak egongo zirenaren seinale.
 
[[V. mendea]]n Erromatar Inperioaren galerak eragindako hainbat faktorek ere eragina izan zuten Sakanan. K.o. 409an herri barbaroak ([[suebo]], [[bandalo]] eta [[alano]]ak) penintsulara Pirineotatik sartzean, Sakanatik igaro ziren hegoalderako bidean. [[415|443an]] [[Bagaudak|Bagauda]] aracelitar batzuk aipatzen dira, badira Araceli sakandarrarekin batu nahi dutenak, baina komunitate zientifikoaren gehiengoak hauek Corella inguruko Araciel Erdi Aroko herri hustuan kokatu ditu, aukeraketa honek gainontzeko Hispaniako bagauden ekintzen testuinguruarekin lotura handiago erakutsiz.