Sistema metriko hamartarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
19. lerroa:
Nolanahi den, xix eta xx. mendeetan zehar hainbat aldaketa eta osaketa egin dira hasierak sistema metriko hamartarrean, zientziaren garapenaren ondorioz. Lehenik eta behin, denbora-unitatea ('''segundoa)''' ere finkatu zuten oszilatzen ari zen luzera jakineko pendulu baten bidez, nahiz eta jakin unitate horrek balio aldakorra zuela grabitatearen arabera. Hiru oinarrizko unitatedun sistema sortu zen, xx. mendearen hasieran '''MKS sistema'''  izenez ezagun egin zena, oinarrizko unitateez osaturiko sigla (metroa-kilogramoa-segundoa). Sistema hori laster osatu zen xix. mendeko elektromagnetismoarekin loturiko magnitude fisiko berrien unitateekin, eta horien artean oinarrizkotzat harturiko '''ampere''' unitatea sisteman sartzean. Jadanik '''MKSA sistema''' eratu zen.<sup>[2]</sup>
 
Ondoren izandako eboluzioaren ondorioz, gaur egun sistema metriko hamartarraren garapena den '''[[Nazioarteko Unitate Sistema]] (SI sistema)'''<sup>[3]</sup> erabiltzen da mundu osoan. Sistema hori 1960an onartu zen, hamaikagarren '''Pisu eta Neurrien Batzar Orokorrean'''.<sup>[4]</sup> Hortik aurrera noiz behinka egindako Batzar Orokorretan sistema hori osatuz joan da eta zazpi oinarrizko unitate ditu, bakoitza oinarrizko magnitude fisiko bati dagokiona: '''[[metro]]''' (''[[luzera]]''), '''[[kilogramo]]''' (''[[masa]]''), '''[[segundo]]''' (''[[denbora]]''), '''[[ampere]]''' ([[korronte elektrikoaelektriko]]a), '''[[kelvin]]''' ([[tenperatura termodinamikoatermodinamiko]]a), '''[[mol]]''' ([[substantzia kantitateakantitate]]a) eta '''[[kandela]]''' ([[argi-intentsitateaintentsitate]]a). Gainerako magnitude fisikoen unitateak zazpi horietatik eratortzen dira. Halaber esan behar da, ezen oinarrizko unitateen definizioa findu eta zehaztu egiten dela fisikazko ezagutza eta teknologiaren zehaztasuna garatu ahala.
 
== Ikus, gainera ==