Ondarroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
204. lerroa:
* '''Zubi Zaharra''': Erdi Aroan, Ondarroak zubi horretan pasabide saria kobratzeko eskubidea zuen. [[1958]]ko uholdeak eraman zuen, eta berriz eraiki zuten, antzinakoaren moldeari jarraituz.
* '''[[Alfontso XIII.aren zaldain birakaria]]''', '''Plaiko zubia''' edo '''Txakur-txiki zubia''': oinezkoentzako zubi birakaria, 1927an eraikia. XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran egiten zen burdin arkitekturaren adibide polita da. Arrigorri hondartzarako bidea errazteko egin zuten.
* '''Itsas Aurre[[Itsasaurre zubia]]''': [[Santiago Calatrava]]ren lana, burdinaz eta zementuz egina, estilo abangoardistakoa, 1995ean eraikia.
* '''[[Vega hotela]]''': Pedro Gimon Egiguren bilbotar arkitektoaren lana, XX. mendearen hasierakoa. [[Euskal estiloko arkitektura]]ren adibide da, joera modernistakoa. Eusko Jaurlaritzak ''kultura ondasun'' izendatu zuen, ''monumentu'' kategoriarekin, 1994an.
* '''Maskulu Etxea''': desagertutako Bizkaiko Aurrezki Kutxaren (oraingo [[Bilbao Bizkaia Kutxa|BBK]]) egoitza izan zena urte askoan, eta [[Francisco Franco|Francoren]] garaian guardia zibilen kuartela. Orain birmoldatzen ari dira, pertsona nagusientzako eguneko zentroa izan dadin.