Gillotina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
'''Gillotina''' heriotzera kondenatutakoei lepoa mozteko tresna zen, bi haberen artean erortarazten zen aho zorrotzeko xafla metaliko batez osatua.
 
[[Frantzia]]n [[1792]]. urteko iraultzan erabili zen, baina lehendik [[Eskozia]]n, [[Ingalaterra]]n eta [[Europa]]ko beste herrialde batzuetan ere antzerako makinak zeuzkaten. [[Joseph Ignace Guillotin|Joseph-Ignace Guillotin]]-<nowiki/>ek ([[1738]]-[[1814]]) asmatu eta exekuzioetarako proposatu zuen; [[1792]]. urteko apirilaren 25ean, ''[[Grève plazan]]'' jarri zuten. ''Louisette'' eta ''Louison'' izenak hartu zituen hasiera batean, azkenean ''gillotina'' (asmatzailearen deituratik eratorria) izena geratu zitzaion arte.
 
Frantzian oso erabilia izan zen [[XX. mendea]]ren erdialdera arte, azken exekuzioa [[1977]]. urtean izan baitzen. [[1981]]eko irailean, [[heriotza zigor]]ra ezeztu zenean, tresna horren erabilera guztiz baztertu zen.