Malú: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 95.60.113.101 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Xabier Armendaritz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''María Lucía Sánchez Benítez''', '''Malú''' izen artistikoaz ezaguna ([[Madril]], [[Espainia]], [[1982]]ko [[martxoaren 15]]a) [[abeslari]]a da. [[Paco de Lucía]] gitarra-jotzaile ospetsuaren iloba da, eta [[Pepe de Lucía]] flamenko-kantariaren alaba.
 
== Biografia ==
* Musikan, profesionalki, hamabost urterekin hasi zen, Jesus Yanes ekoizleak jai batean abesten entzun zuenean. Pep´s Records disko etxean aurkeztu zuen eta, 1998an lehenengo diskoa grabatzen hasi zen, “Aprendiz”, [[Alejandro Sanz]] eta [[Pedro Guerra]]ren lankidetzarekin. Urte horretan [[SGAE]]k artista berrien artean onena izendatu zuen.
* ''Aprendiz'' lanaren ondoren, 1999an, ''Cambiaras'' etorri zen. Abeslariak lan horri buruz esan zuen desberdintasunik garrantzitsuena ahotsa zela, nagusiagoa zelako. Hamar egunetan 100.000 ale saltzea lortu zuen.
* 2001ean hirugarren diskoarekin, ''Esta vez'', itzuli zen, non kolaboratzaile garrantzitsuen parte hartzea izan zuen, Estefano edo [[Antonio Carmona]], besteak beste.
* 2003an, ''La Cenicienta'' filmarentzako abesti bat grabatu zuen.
* 2004ko otsailaren 3an Malú ''Por una vez'' diskoa grabatzen ari zen. Disko hau bere arrakasta guztiak ditu eta baita beste abeslari batzuen laguntza ere. Diskoa apirilaren 19an atera egin zen DVD batekin. DVD honetan gau orreko antzezpen bat ateratzen da eta baita bideoak, argazkiak eta gainerakoak ere.
* 2005eko apirilean Malúk bere seigarren diskoa atera egin zuen eta Madrilen eta Londresen grabatu egin zen. ''Diles'', ''Te conozco desde siempre'' edo ''Sabes bien'' abesti ospetsuak bildu egiten ditu. Gainera, ''Desafio'' bere zazpigarren lana urriaren 31n atera egin zen.
* 2007an ''Tour Desafío'' izena zuen kontzertu-bira bat egin zuen. Gero, ''Gracias'' diskoa atera egin zuen.
* 2008ko urtarrilean bere bira Andaluziako hiri batzuetan bukatu zuen [[David De Maria]]ren ondoan, agiri gaztearen kontzertuetako sailean.
* ''Gracias'' bira 2008ko apirilean hasi eta 2008ko urrian bukatu zen.
* ''Vive'' Maluren bederatzigarren albuma da. 2009ko martxoaren 17an argitaratu zen eta lehenengo singlea ''A esto le llamas amor'' izan zen. [[Mauri Stern]]ek eta Maluk ekoiztu zuten eta Madrilen, Los Angelesen eta Nashvillen grabatu zen. ''Vive'' diskoko lehen singleko bideoklipa ''A esto le llamas amor'', izotz pista batean grabatuta zegoen eta [[Christian Gálvez]] aurkezleak parte hartu zuen. ''Vive'' diskoak, kaleratu eta bi astera, salduenen zerrendan bigarren postua lortu zuen Espainian, lehen postuan, [[U2]] talde irlandarra zegoen.
* 2010ean Maluk zortzigarren diskoa grabatu zuen. Abesti ospetsuena ''Blanco y Negro'' izan zen.
* 2012an [[Telecinco]]n ''La Voz'' saioan parte hartzen ari da eta disko berria, bilduma bat, prestatzen ari da.
 
== Diskografia ==
==== Estudiozko albumak ====
* 1998: ''[[Aprendiz]]''