Aretxabaleta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hainbat lotura gehitu ditut.
Wikipediako artikuluak ezin dira erreferentziatzat aipatu
27. lerroa:
== Geografia ==
=== Ingurune naturala eta klima ===
Herrigunea [[Deba (ibaia)|Deba ibaiak]] zeharkatzen duen haran estuan dago, 235 metroko altueran. Ingurua oso menditsua da. Mendi ezagunena [[Kurtzebarri]] da, 1119 metrokoa, herritik ikusten den gurutzeagatik. 500 metro hegoalderantz [[Elorretako Haitza]] dago (1140 metro). Hala ere, Aretxabaletako tokirik garaiena [[Elgeako mendilerroa]]n dagoen [[Aumategi (mendia)|Aumategigaña]] da, 1189 metroko garaierarekin. Udalerriko beste [[mendi]] esanguratsuen artean, aipatzekoak dira [[Murugain]], [[Andarto]] eta [[Urkuluko uharka|Urkulu]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Urkuluko uharka|hizkuntza=eu|data=2017-07-11|url=https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Urkuluko_uharka&oldid=5938064|sartze-data=2017-10-05}}</ref>ren gainean dagoen [[Iruaitz]] aipatzekoak dira.
 
Gipuzkoan ohikoa denez, [[zuhaitz]]ik ugarienak landatutako [[pinu]]ak dira, geografia guztian daudenak. [[Zaraiako mendilerroa]]ren magalean, Urkulu inguruan eta beste toki batzuetan [[Pago arrunt|pagadi]] zabalak ere baditugu.
 
Aretxabaletaren ekialdean [[Urkuluko uharka|Urkuluko urtegia]] dago. [[1979]]an eraikia, Debagoieneko eta Gipuzkoako beste herri batzuk urez hornitzen ditu. [[Urtegi]]<nowiki/>tikUrtegitik behera doan Urkulu errekak [[Oñati]]ko [[Zubillaga (Oñati)|Zubillaga]] auzora jotzen du, beherago, San Prudentzion, Deba ibaiarekin batzeko. Urtegiak sortu duen inguru naturala oso erabilia da aisialdirako Debagoienan, eta bertako urak bizileku bilakatu dira hainbat [[hegazti]] espezierentzat.
 
Klimari dagokionez, epela eta hezea da. Urteko ur-jasa 1300&nbsp;mm/m² ingurukoa da, eta batez besteko [[tenperatura]]k 5&nbsp;°C [[urtarril]]ean eta 17&nbsp;°C [[uztail]]ean dira. Neguan elurteak ohikoak dira mendian, eta herrigunean ere urtean bizpairu aldiz egiten du.