Kortex zerebral: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Garun azala''' edota '''cortexa''', garun hemisferioen azalera estalzen duen nerbio geruza da. Garun azalean pertzepzioa, irudimena, pentsamendua, gogoeta, arrazoiketa...»
 
No edit summary
1. lerroa:
'''Garun azala''' edota '''cortexa''', [[garun hemisferio]]en azalera estalzen duen [[nerbio]] geruza da. Garun azalean pertzepzioa, irudimena, pentsamendua, gogoeta, arrazoiketa eta erabakia gauzatzen dira. Materiz grisezko azal fin bat da, normalki 6 geruzez osaturikoa. Azal fin hau oso zirkungaratua dagoenez, 2500 cm²-ko azalera izatera iris daiteke. Azal honek 10.000 milioi [[neurona]] eta 50 triloi [[sipnasi]] dauzka. Neurona sare hauek makroskopioz, alegia, begibistan, materia gris gisa ikusten dira. Egitura nahiz [[filogenia|filogenetika]] ikuspuntutik azalaren hiru geruza nabarmentzen dira:
[[Fitxategi:Cerebral Cortex location.jpg|thumb|200px|Garun azalaren kokapena.]]
# [[neocortex|Isoazala]] (edo [[neocortex|neoazala]]), garun bilakaeran agertutako azkena, gogoeta prozesuen arduraduna, hots, garunaren atal konstzientea.
# [[Paleoazala]], usaimenaren geruza.
# [[Arkiazala]], hipoeremuaren eraketaz osatua, honakoa garunaren atal "animalia" edo [[sena]]rena da, biziraupena, erreakzio automatikoa eta prozesu fisiologikoetaz arduratzen den atala.