Alfredo Stroessner: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
4. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Guarani (etnia)|Guaraniek]]ek populatutako eskualdean jaio zen (amaren aldetik, huraxe zuen jatorria; aita, aldiz, etorkin alemaniarra zen). 17 urterekin eskola militarrean sartu zen. Ondoren, [[Bolivia]]ren aurkako [[Chacoko gerra]]n (1932-1935) borrokatu zen. [[Higinio Morínigo]] jeneralaren diktadura aldian ([[1940]]-[[1948]]) indar aurrerazaleen zapalkuntzan nabarmendu zen.
 
1951n gudarosteko buruzagi nagusi izendatu zuten eta [[1954]]ko [[abuztuaren 15]]ean estatu kolpea jo zuen. Bere burua lehenkadari eta ''Asociación Nacional Republicana/Partido Colorado'' izeneko alderdi antikomunistako buru izendaturik, konstituzioko berme guztiak kendu zituen eta lurjabe handiak alde zituelarik Hego Amerikako diktadura luzeenaren oinarriak jarri zituen. Alderdi politikoak debekatu zituen; [[1958]]-[[1959]]ko grebak deuseztatu zituen eta [[1960]]-[[1965]]eko gerrilla suntsitu zuen. Sei aldiz lehendakari hautatua izan zen, hartarako konstituzioa aldatu behar izan bazuen ere, gehienez bi alditan hautatua izateko aukera ematen baitzuen. [[Eliza katolikoa]]rekin ere harreman zailak izan zituen.