Jose Maria Goenaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
2. lerroa:
'''Jose Maria Goenaga Balerdi''' ([[Ordizia]], {{data|1976|9|9}}) euskal zinemagilea da, zuzendari eta gidoigile moduan aritutakoa.
 
Enpresa Zientziak ikasi zituen Manchesterren eta Donostian. Ikasketak bukatzerakoan, Urnietako Sarobe Aretoan Errealizazio ikastaro bat burutu zuen.<ref>{{erreferentzia|egilea=[[Euskadiko Filmategia]]|url=http://www.filmotecavasca.com/eu/jose-maria-goenaga|izenburua=Goenaga , Jose Maria}}</ref> [[2001]]ean sortu zuen beste lau lagunekin Moriarti ekoiztetxea, [[Xabier Berzosa]], Jorge Gil, [[Aitor Arregi Galdos|Aitor Arregi]] eta [[Jon Garaño]]rekin batera hain zuzen ere. Zuzendutako film laburrez gain, (tartean sari mordoa irabazi dituzten "''Tercero B"'' eta "''Sintonía"'', batera ia 140 sari), elkarlanean idatzi eta zuzendu du animaziozko film luze bat, "''[[Supertramps]]"'' (2005ean Goya Sarietarako izendatua), "''[[Lucio (filma)|Lucio]]"'' dokumentala (Donostiako Zinemaldian aurkeztua eta 2007an Goyetarako izendatua), "''[[80 egunean]]"'' film luzea (hainbat sari jaso duena) eta "''[[Loreak (filma)|Loreak]]"'' , Zinemaldiko Sail Ofizialean historia guztian hautatutako bigarren euskarazko pelikula luzea dena.<ref>[http://www.cineclubfas.com/goenaga.php Biografia laburra]</ref>. Azken bi pelikula hauek Jon Garañorekin batera egin izan ditu.
 
==Filmografia==