Minarete: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
tNo edit summary
2. lerroa:
'''Minaretea''' [[meskita|meskiten]] dorreek jasotzen duten izena da. Bi hitzok, [[arabiera]]zko منار ''minār'' edo ''manār''retik datoz, [[frantses]]ezko ''minaret'' hitzetik, honek, ''minare'' [[turkiera]]zko hitzetik hartua, eta, azken honek, [[arabiera]]tik. ''Minar'' hitz arabiarrak, "itsasargia" esan nahi du, aurreko mendeetan, sarri jartzen baitziren argiak minareteetan, bidaiariak hirirantz bideratzeko. Arabieraz, minaretea zehatzago izendatzen duen hitza مئذنة ''mi'dhana'' da, hau da, [[adhan]]a edo otoitzerako deia egiten den tokia.
 
Bere betebehar nagusiena, beraz, eguneroko otoitzerako bost deiak, ahal bezain jende gehienak entzun ahal izatea erraztea da. Horretarako, bere zatirik gorenean, inguratzen duen balkoi bat du, nondik [[muezinmuezzin]]ak, tradizionalki, bere ahotsaren bidez, otoitzerako deia egiten zuen. Gaur egun, muezinamuezzina, sarri, bozgorailu bategatik aldatua izan da.
 
Alminar edo minareteen forma aldatu egiten da tokien arabera. [[Magreb]] aldean, meskitek, bakar bat baino ez dute, oinplano karratukoa. [[Umma|Musulman munduaren]] ekialdean, ohikoak dira bat baino gehiago dituztenak, orokorrean bi edo lau, eta forma aldagarrikoak. Otomandar eragineko tokietan, sekzio zirkularreko minarete lirainak bereizgarriak dira, kanpora irteten den balkoi bat eta kono formako teilatu batekin.