Jon Garaño: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
oharrak atala sortu
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Jon Garaño''' ([[Ergobia]], [[Donostia]], <ref group="oh">[[1987]]ra arte, Ergobia Donostia izan zen. Ordutik aurrera Astigarraga udalerriarenudalerriko auzo bilakatu zen.</ref> [[1974]]ko [[azaroaren 18]]a) euskal zinemagilea da, zuzendari eta gidoigile moduan aritutakoa.
 
[[Euskal Herriko Unibertsitatea|EHUn]] kazetaritza eta publizitatea ikasi zuen, eta zinema [[San Diego (Kalifornia)|San Diegon]] (AEB). [[2001]]ean sortu zuen beste lau lagunekin [[Moriarti]] ekoiztetxea, Xabier Berzosa, Jorge Gil, [[Aitor Arregi Galdos|Aitor Arregi]] eta [[Jose Maria Goenaga]]rekin batera hain zuzen ere. Honen bidez hainbat ikus-entzunezko egitasmo aurrera atera du. Bere film laburrak saritu dituzte 90 aldiz baino gehiagotan eta telebistarako bere dokumentalak eman izan dituzte 15 herrialdetan baino gehiagotan<ref>[http://www.cineclubfas.com/garano.php Biografia laburra]</ref>. Halaber, ''[[80 egunean]]'' pelikula luzeak hainbat sari lortu ditu, eta ''[[Loreak (filma)|Loreak]]'' Zinemaldiko Sail Ofizialean historia guztian hautatutako bigarren euskarazko pelikula luzea da. Bi pelikula hauek Jose Maria Goenagarekin batera egin izan ditu.