Beti Mugan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
11. lerroa:
| diskoetxeak = [[Basati Diskak]], [[Esan Ozenki]], [[Psilocybina Diskak]]
| webgunea =
| taldekideak = Javi Alvarez
Koldo Emery
Xabi Lopez
Ramon Albisu
[[Martxel Mariskal]]
Nagore Santamaria
| lehenagoko taldekideak =

'''Beti Mugan''', [[Hondarribia]]n ([[Gipuzkoa]]) jaiotako [[rock]] taldea zen. [[80ko1980ko hamarkada]] amaieran sortutako taldeak, [[Sonic Youth]], [[Hüsker Dü]] edo [[Neil Young|Neil Young-engan]] eduki zuen inspirazioa kantuak osatzeko.

Beraien lehen diskadisko [[1992|1992-an]] argitaratu zuten ''Mugan'' izenpean. [[1998|1998-an]], [[Esan Ozenki Records|Esan Ozenki]] zigiluak [[Batzen]] diskadisko errekopilatorioabilduma kaleratu zuen. Baina ordurako iada Beti Muganek eszenatokiak utzita zituen.

== Taldekideak ==
23. lerroa:
* Koldo - ahotsa eta gitarra
* Xabi - gitarra
* Ramón - bateríabateria
* Martxel - bajuabaxua

== Taldea ==
90eko1990eko hamarkadaren hasieran Hondarribian (Gipuzkoa) sortutako talde hau izan zen, askoren aburuz, Euskal Herrian [[noise-rock]] doinuak jorratu zituen lehenengoa. Askotariko eraginak barneratu zituen, [[The NomadsekinNomads]]ekin hasi eta Neil Young, [[Pixies]] eta Sonic Youth-ekin segitu, doinu akustikoak eta distortsio elektrizitatea uztartuz rock&roll, hardcore eta pop kantu zuzen eta itsaskorretan. Taldea 1994an desegin zen, besteak beste disko luze bat, [[Oreka desorekan]] ([[Basati Diskak]], 1993), eta Hondarribiko beste talde batzuekin partekaturiko lana, [[Underribi]] (Basati Diskak, 1994), kaleratu ondoren.

Desband izeneko taldean aritutako [[Javi AlvarezekÁlvarez]]ek (ahotsa eta gitarra), [[Xabi LopezekLópez]]ek (gitarra) eta [[Martxel MariskalekMariskal]]ek (baxua) erein zuten Beti Mugan-en hazia, Neil Young eta beste zenbait musikariren bertsio akustikoak egiteaz gain kanta propioak sortzeari ekin ziotenean. Tarteka, Koldo Emery (ahotsa eta gitarra) eta Ramon Albisu (bateria) agertzen ziren entsegu lokalera, [[Stiff Little Fingers]], [[That Petrol Emotion]], [[Ramones]] eta [[The ClashenClash]]en bertsioak jotzera. Elkarrekin probatzea erabaki zuten. Lopezek, Alvarezek eta Mariskalek prestatuak zituzten lauzpabost kanturi erritmo kutxa kendu, eta egiazko bateria eta beste gitarra bat gehitu zizkieten. Azkenik, [[Nagore Santamaria]] eta [[Natalia Barberia]] batu zitzaizkien ahotsetan.

Hiru gitarra, lau ahots... Euskal Herrian ezohiko rock formazioa zuen Beti Mugan-ek. Horrek aukera ematen zion baliabide ugarirekin jokatzeko ahotsen erabileran, gitarren soinuan, kantuen estiloan... Hala bada, taldeak ez zuen ildo bakar bat jarraitu bere ibilbide laburrean, [[power-pop]], folk, hardcore eta rock&roll kantu zuzenak eta melodia itsaskorrak aurkitu baitaitezke haren diskoetan, hala soinu akustikoan nola distortsio elektrikoan bilduta. Beti Mugan-en beste ezaugarrietako bat Martxel Mariskalek idatzitako hitzen kalitatea zen; halaber, euskara eta ingelesaren erabilerak eta AEBetako rock banda alternatibo garaikideen eraginak (Sonic Youth, Pixies, Hüsker Dü...) [[Ama Say]] taldearekin lotzen zuten.

Maketa bat grabatzeko asmoarekin, Donostiako Amadeus estudiora sartu ziren 1992ko udan, baina, [[Paco Flores]] soinu teknikariak bultzatuta, [[Basati Diskak]] diskoetxea konbentzitu zuten grabazioa biniloan argitaratzeko. Hortaz, EP formatuan kaleratu zen [[Mugan]] (Basati Diskak, 1992), sei kantuz osaturik, taldearen lehen bi urteetako ibilbidearen erakusgarri. Soinu aldetik kaskarra zen, maketako grabazioa plastikora zuzenean pasatu zelako, baina, taldearen harrigarri, harrera ona jaso zuen berehala; jaioterrian bertan bi kontzertu baino ez zituzten jo, eta, bat-batean, AEBetako Del Fuegosen telonero gisa aritu ziren Itziarko [[Txitxarro aretoanaretoa]]n.

Urtea amaitu aurretik [[Hamlet (Beti Mugan)|Hamlet]] singlea (Basati Diskak, 1992) kaleratu zuten, Mugak gugan daude kantu gogoangarriarekin, lehen disko luzearen aurrerapen gisa. Oreka desorekan diskoan (Basati Diskak, 1993) bildu zituzten taldearen dohain guztiak, "Galtzaileak", "Zure kontra" eta "Filosofia aldaketak" kantu bikainak tarteko. Disko hark aukera eman zion [[Bad Religion]] [[hardcore melodikokomelodiko]]ko talde ezagunarekin jotzeko Donostiako [[Anoeta kiroldegiankiroldegia]]n, 1993ko uztailaren 10ean. Komunikabideek kritika onak egin zizkieten hala taldeari nola diskoari, eta lan bakoitzarekin Beti Mugan-en zale kopurua handitu egin zen, baina, hala ere, ez zuen sekula askorik saldu.

Lan eta ikasketa kontuak zirela eta, taldea banandu egin zen 1994an. Horren aurretik, lau kantu grabatu zituen Hondarribiko beste hiru talderekin ([[Dut]], [[Illusions]] eta [[Orgasmic Toothpics]]) osaturiko Underribi diskorako (Basati, 1994), tartean Kaliforniako Jane's Addiction taldearen "Jane says" kantuaren bertsioa. Zuzenean, aipaturiko bertsioaz gain, Neil Youngen "Keep on rockin'" ere jo ohi zuen Beti Mugan-ek.

1994ko irailaren 2an eman zuen azken kontzertua, Hondarribian. Lau urte geroago, taldeak grabatutako ia abesti guztien bilduma kaleratu zen, [[Batzen]] ([[Esan Ozenki Records|Esan Ozenki]], 1998), eta 2004an berriz elkartu ziren kontzertu gutxi batzuk emateko, Hondarribian eta Ondarroan. Bi kontzertuotako irudiak [[Zuzenean]] (Psylocibina Records, 2005) DVDan bildu zituen Psylocybe elkarteak. Hala ere, orain arteko [[azken kontzertua]] 2009ko ekainaren 13an eman zuen Beti Mugan-ek, Psylocinebea aretoan, [[Ama Say]] taldearekin.

Beti Mugan-eko taldekideetatik Martxel Mariskalek eta Xabi Lopezek jarraitu dute musikari lotuta. Mariskal [[Zur]]a taldeko kidea izan da, eta hitzak idatzi ditu Dut eta [[Lisabö]] taldeentzat. Zenbait literatur sari irabazi ditu, eta ''Me llamo Ezequiel y así será siempre'' nobela (Hiru, 2002) argitaratu du. Obra horretan oinarrituta, Ezekiel antzezlana taularatu zuen [[Antzerkiola Imaginarioak]], [[Sagarroi]]k sortutako musikarekin.

Xabi Lopez [[Lantz]] folk taldean aritzen da gaur egun; [[Mikel Errazkin]] zenaren ([[Sorotan Bele]]) ohiko kolaboratzailea zen, eta parte hartu du haur kantuak biltzen dituzten diskoetan.
50. lerroa:
* ''Oreka desorekan'' (1993, [[Basati Diskak]]])
* ''Underribi'' (1994, [[Basati Diskak]]])
* ''Batzen'' (1998, [[Esan Ozenki Records|Esan Ozenki]]). [[Disko konpaktu|CD]] errekopilatorioabilduma.
* ''Zuzenean'' (2004, [[Psilocybina Diskak]])

57. lerroa:

== Kanpo loturak ==

* {{es}} [http://www.myspace.com/betimugan Beti Muganen Myspace-a]

{{es}} [http://www.myspace.com/betimugan Beti Muganen Myspace-a]

[[Kategoria:Euskal Herriko musika taldeak]]