Etxautz gaztelua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
erreferentziak
15. lerroa:
 
== Deskribapena ==
Eraikinak oinplano angeluzuzena du, ertzetako bi dorre zirkular dituelarik (ipar-ekialde eta ipar-mendebaldean) eta bi talaia (hego-ekialdean eta hego-mendebaldean). Hormak [[kareharri]]a eta [[hareharri]]a erabiliz eraiki ziren, ondoren [[igeltsu]]z estali zirelarik. Dirudienez, jatorrizko eraikinak lau dorre zituen, baina bi dorre eraitsi egin zituzten gaztelua handitzeko: barnean horma mardul bat ikus daiteke oraindik, kanpoko hormaren oso antzekoa. Eskailerako eskudela burdina forjatuz egina da. Iparraldean du sarrera nagusia, ate gainean "IHS MARIE 1555" inskripzioa irakur daitekeelarik.
 
== Erreferentziak ==