Arrasate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
724. lerroa:
 
Arrasateko euskara [[Bizkaiera|mendebalekoa]] da (bizkaiera), [[gipuzkera|erdialdekoaren]] (gipuzkera) eragin txikiarekin. Debagoieneko beste herrietako hizkerekin bat egiten du hainbat ezaugarritan.
 
[[Arizmendi ikastola]] Arrasateko San Frantzisko Xabier, San Viator eta Umezaintza, eta Eskoriatzako Almen ikastolek [[1999]]tik osatzen duten kooperatiba da. [[2005]]ean Aretxabaletan ospatu zuen [[Kilometroak]] jaia, [[1981]]ean Arrasaten antolatu zutena.
 
Hizkuntzaren normalizazioaren alde, [[Goiena Komunikazio Taldea]] [[1999]]an sortu zuten, Arrasaten egoitza nagusia duena. Honen aurrekaria, [[Arrasate Press]] aldizkaria izan zen herri honetan, [[1988]]an abiatuta [[AED]] euskara elkartearen ekimenez eta [[Joxe Aranzabal]], [[blog]]ari moduan geroago nabarmenduko zena, tartean zelarik. Debagoieneko beste herri aldizkariekin batera [[Goienkaria]]n bat egin zuen [[2000]]. urtean, Goiena K.T.-rena. Hedabide elkarte honetan, [[Arrasate Irratia]] eta [[Goiena Telebista]] ere badaude, aurretik [[Arrasate Telebista]] [[1990]]etik emititzen egon zelarik, beste batzuen artean [[Maider Egues]] kazetaria zegoela.
 
Euskarazko idazleen artean, [[Juan Arana]] "Loramendi" fraide kaputxino bedoñarra [[Euskal Pizkundea]]ren olerkari ezagunenen artean egon zen. Urteak aurrera, [[Jokin Zaitegi]] josulaguna izandakoa eta euskaltzaina nabarmendu zen [[1950eko hamarkada]]n bereziki, [[Euzko-gogoa]] literatura aldizkaria sortuz eta idazle klasikoen hainbat obra euskaratuz. Azkenik, [[Eneko Barberena]]k [[XXI. mende]]aren lehenengo urteetan idazteari ekin zion, eta [[komiki]]en munduan [[Julen Ribas]] marrazkigilea eta Igor Leturia blogaria aipatzekoak dira.
 
Euskalgintzan, azpimarratzeko figurak dira halaber [[Julen Arexolaleiba]] soziolinguista eta [[Xabier Letona]] kazetaria ("[[Argia (aldizkaria)|Argia]]").
 
=== Elkarteak ===
* [[Arrasate Euskaldun Dezagun]] euskara elkartea.
* [[Maritxu Kajoi|Maritxu Kajoi komisiñua]].
* [[Arrasateko gaztetxea]].
* '''Arrasate Zientzia Elkartea''', Arrasateko natura eta kultura ondarea ikertu eta zabaltzea helburu dituena.
* '''Arrasate Musikal''' musika eskola (<ref>[http://www.arrasatemusikal.com/eu/informazioa/ Arrasate Musikal webgunea.]</ref>).
* '''Goikobalu Abesbatza'''.
 
=== Festa eta ospakizunak ===