Élisée Reclus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
+biografia infotaula automatikoa
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:Élisée Reclus, by Nadar, retouched.jpg|thumb|alt=|Élisée Reclus]]
 
'''Jacques Élisée Reclus''' ([[Sainte-Foy-la-Grande]], [[1830]]eko [[martxoaren 15]]a - [[Torhout]], [[1905]]eko [[uztailaren 4]]a) frantses geografoa eta [[anarkismo|anarkista]] izan zen. Erbesteraturik bizi behar izan zuen 1851tik aurrera, errepublikaren alde agertzen zituen ideiengatik. Europan eta Amerikan ibili ondoren [[Paris]]era itzuli zen berriro, eta ''La Terre, description des phénomènes de la vie du globe'' (1857, bi liburuki; ''Lurra, lurreko bizitzaren fenomenoen deskribapena'') obra handia idatzi eta argitaratu zuen. Internazionalista zen aldetik [[Parisko Komuna|Komunan]] parte hartu zuen, eta erbesteratu egin zuten berriro. Bruselako Unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1892an, eta garai hartan hasi zen idazten ''La Nouvelle Géographie universelle, la terre et les hommes'' obra erraldoia (19 liburuki, "Unibertsoko geografia berria, lurra eta gizakumeak"). Eragin handia izan zuen espainiar anarkistengan, eta horiek haren obrarik gehienak argitaratu zituzten Espainian gazteleraz. [[Euskaldun]]ez ere idatzi zuen artikulu bat, ''Les Basques, un peuple qui s´en va'' (1867, ''Revue-des-Deux-Mondes'').