Alexander Goehr: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:Composer Alexander Goehr.jpg|thumb|alt=1=Composer Alexander Goehr, photographed in Jerusalem|1=Composer Alexander Goehr, photographed in Jerusalem|Alexander Goehr]]
 
'''Alexander Goehr''' ([[Berlin]], [[1932]]ko [[abuztuaren 10]]a) britainiar musikagilea eta akademikoa da, jatorriz alemaniarra (Berlin, 1932), [[Walter Goehr]] musikagilearen semea. 1933an Londresera aldatu zen bere familiarekin, eta Manchesterko Royal College of Music eskolan hasi zituen musika-ikasketak. Eskola hartan ikasten ari zela Manchesterko Musika Talde Berria sortu zuen bere zenbait ikaskiderekin (Davies, Birtwistle eta Ogdon). Ondoren, Parisko Kontserbatorioan ikasi zuen O. [[Messiaen]] eta Y. [[Loriod]] maisuekin. 1956an, Ingalaterrara itzuli zenean, zenbait obra idatzi zituen Bath, Aldeburgh, Cheltenham, Edinburgo eta Yorkeko musika-jaialdietarako. 1960 eta 1968 urteen artean BBCko ekoizle gisa lan egin zuen, geroago Estatu Batuetan eskolak eman zituen, eta 1971. urtean Leedseko Unibertsitateko musika-irakasle izendatu zuten. Handik bost urtera, 1976an, haren antzeko lanpostu bat bete zuen Cambridgeko Unibertsitatean 1999 arte.
 
Goehrrek Vienako Bigarren Eskolako musikagile [[erromantizismo|erromantikoak]] eta [[espresionista]]k ikertu ditu bere karreran zehar. Argitara eman zuen lehen lana pianorako sonata bat izan zen, baina ''The Deluge'' (''Uholdea'') izeneko kantatak eman zion ospea, 1958. urtean. 1959an ''Sutter's Gold'' (''Sutterreko urrea'') kantata eta ''Hecuba's Lament'' (''Hekubaren deitorea'') orkestrarako pieza sortu zituen. Handik hiru urtera, berriz, ''Violin Concerto'' (''Biolinerako kontzertua'') osatu zuen, eta haren ondotik garrantzi handiko beste zenbait obra aurkeztu zituen, adibidez ''Little Symphony'' (1963, ''Sinfonia txikia''). Lehenengo opera 1966. urtean idatzi zuen: ''Arden Muss Sterben'' (''Ardenek hil egin behar du''). 1970ean ''Shadowplay-2'' antzerki musikalerako musika idatzi zuen; urte hartakoak ditu, halaber, ''Symphony in One Movement'' (''Sinfonia mugimendu bakar batean''), ''Concerto for Eleven'' (''Hamaika musika tresnarako kontzertua'') eta ''Sonata about Jerusalem'' (''Jerusalemi buruzko sonata''). Ganbera-musikaren alorrean, azkenik, aipagarriak dira Goehrren ''Piano Trio'' (1966, ''Hirukotea pianoarekin'') eta bigarren Harizko Kuartetoa.
7. lerroa:
Hirugarren Kuartetoa izan zen Goehrrek bere [[serialismo]]-forma erabilita idatzitako azken obra. ''Psalm IV'' lanarekin serialismoa alde batera utzi zuen. «Reith Lectures» direlakoen protagonista izan zen 1987an, ''The Survival of the Symphony'' lanarekin.
 
== Kanpo loturak ==
* {{en}} [http://www.schott-music.com/shop/persons/az/7550/ Alexander Goehr, Schott musika-argitaletxearen web-orrian]
 
{{DEFAULTSORT:Goehr, Alexander}}
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
== Kanpo loturak ==
[[Kategoria:1932ko jaiotzak]]
* {{en}} [http://www.schott-music.com/shop/persons/az/7550/ Alexander Goehr, Schott musika-argitaletxearen web-orrian]
 
{{DEFAULTSORT:bizialdia|1932ko||Goehr, Alexander}}
[[Kategoria:Erresuma Batuko musikagileak]]
[[Kategoria:Berlindarrak]]