Rembrandt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa +beste
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
29. lerroa:
Bestetik, bere ospea itzaltzen hasi zen, ezin izan baitzion aurre egin Herbehereetako pinturan gauzatzen ari zen aldaketari; garai hartako gizarteak arrandia formala eta komenientzia eskatzen zituen, eta Rembrandt, aldiz, gero eta gehiago murgildu zen izpiritualtasunean, gero eta obra barnekoiagoak eginez. Horrenbestez, ospeak behera egin zuen, esan bezala, eta lan gutxiago, erretratu ofizial gutxiago batez ere, agintzen zioten, baina orduan hasi zen bere heldutasun beteko garaia eta ordukoak ditu bere obra garrantzizkoenak, hala nola, ''Aristoteles Homeroren buruarekin'' ([[1653]], [[Metropolitan Museum of Art]], [[New York]])<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/167.htm |izenburua= Aristóteles contemplando el busto de Homero |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-11}}</ref> eta ''Emausko afaria'' ([[1648]], Louvre, Paris)<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/161.htm |izenburua= La cena en Emaús |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-11}}</ref>. Pintura jasoagoa eta konplexuagoa landu zuen, askeagoa, nabardura askoko kromatismo harrigarria ageri dute bere koadroek, kolore epelak eta urre kolorea direla nagusi, eta efektu magikoez hornituak dira. Bibliako gaietan arrandia eta maitasuna islatzen hasi zen, eta kutsu barnerakoia eta mistikoa hartu zuten bere obrek. Koadroez gainera oso aintzat hartzekoak dira 1640-1650 hamarkada inguruko grabatuak ere, batez ere ''Hiru zuhaitz'' (1643), ''Hiru gurutzeak'' (1653), etab.
 
[[Fitxategi:Rembrandt Harmensz. van Rijn 097.jpg|thumb|right|220px|<small>''Jan Sixen erretratua'', [[1654]]<br /> The Six Collection, [[Amsterdam]]</small>]]
=== Azken urteak ===
Bildumagile eta arte-merkatari bihurtu zen, eta Hendrickje Stoffels gaztearekin izan zituen harremanen ondorioz, [[1649]]an Cornelia, haren alaba, jaio zen. Bere jauregi handiaren ordainketak eta Ingalaterraren aurkako gerraren ondorioz arte-merkatariaren negozioen gainbehera zirela eta, [[1656]]an porrot egin zuen<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/personajes/3104.htm |izenburua= Rembrandt |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-11}}</ref> eta, etxea saltzeaz gainera, bere obrak nahiz bildutakoak saldu behar izan zituen.